Lander Arbelaitz
Hasiera » Galizia » Hizkuntza ardatza galegoa izango duen ‘Avoaescola’ sareko lehen haur eskola sortu dute
Mai07 3

Hizkuntza ardatza galegoa izango duen ‘Avoaescola’ sareko lehen haur eskola sortu dute

Atalak: Galizia

Ferrolgo gazteenek hezkuntza galegoz jaso ahal izango dute datorren ikasturtetik aurrera.

Ferrolgo gazteenek hezkuntza galegoz jaso ahal izango dute datorren ikasturtetik aurrera.

6 urte arteko Galiziako haurrentzat hezkuntza galegoz emango duen Avoaescola proiektuko lehen eskola aurkeztuko dute bihar Ferrolen. Galicia co Galego (GcG) plataformak bi urtetan egindako lanaren emaitza da. Datorren ikasturtean irekiko ditu ateak, Praza Pública-k argitaratu duenez.

Galiza co Galego proiektua 2010ean aurkeztu zuten eta beren buruari hezkuntza sare “herrikoi eta pribatua” bultzatzea ezarri zioten lehen helburu gisa. Ferrolgo Avoaeskola da sare honetako lehen emaitza.

Orain arte galescola-k ziren funtzio pedagokiko hau betetzen zuten eskolak, BNG eta PSdG-ren gobernuak bultzatuta. Hala ere, PP 2009an botetera itzuli zenean, galescola programa ordezkatu egin zuen A Galiña Azul programagatik, eta egun ez dago gazteenentzat hezkuntza galegoz ziurtatuta.

Galicia co Galego-ko kideek adierazi dute PP gobernura itzuli denetik hizkuntzaren aurka “eraso bortitzak” egin dituela eta horrengatik sortu behar izan dutela hezkuntza sistema “laikoa, plurala, demokratikoa, baloreetan oinarritua eta kalitatezkoa”, eta galegoa hizkuntza ardatz duena.

Galizian martxan jarri nahi duten eredu honek estaturik gabeko beste hainbat naziotako hezkuntza proiektuekin antzekotasunak ditu, hala nola, Ipar Euskal Herriko Seaska, Ipar Kataluniako Bressola, Occitaniako Calandreta edo Bretainiako Diwan ereduekin.

Iruzkinetan Txerra Rodriguezek jakinarazi digunez, lehendik bada galegoz irakasten duen eskolarik: Semente izenekoa Santiagon. Bertan izan ziren gainera Euskal Herritik joandako hainbat pertsona, esperientzia bertatik bertara ezagutzeko (hemen kronika). Ferrolgo honen berezitasuna da Avoaescola sarea izan nahi duenaren lehen fruitua dela.

Bideoa ez da beste munduko ezer, baina gaian interesa duenarentzat, bertan informazio gehiago.

3 Iruzkin

  1. txerra | 2013-05-07 at 8:27

    Galiziera ardatza duen lehen eskola orain dela bi urte ireki egin zuten Santiagon: Semente (http://sementecompostela.com/). Hala ere, oso berri pozgarria da: Galizian gauzak mugitzen hasi dira hizkuntzaren irakaskuntzaren alorrean, eta ez da gutxi.

    Reply
  2. txerra | 2013-05-07 at 8:31

    Orain dela astebete, gainera, han izan ginen hainbat euskaldun Sementeko proiektua ezagutzen: http://sementecompostela.com/index.php/2013/cronica-da-viagem-de-porrotx-e-marimotots-a-galiza-e-a-semente/ Proiektu ikaragarria da, ilusionantea eta zoragarria.

    Reply
  3. Lander Arbelaitz | 2013-05-07 at 11:14

    Aupa Txerra, eskerrik asko oharragatik! Izenburuan sartu dut Avoaescola-ko lehena dela eta testuan ere gehitu dut parrafo bat.

    Segi fuerte ta milesker berriz ere!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA