Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » Hil egin da gose greban zen preso saharar bat
Mai09 1

Hil egin da gose greban zen preso saharar bat

Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Mendebaldeko Sahara

Preso sahararren askatasunaren aldeko manifestazio bat orain gutxi / Flickr: arribalasqueluchan!

Preso sahararren askatasunaren aldeko manifestazio bat orain gutxi / Flickr: arribalasqueluchan!

Mohamed El Burhimi Marokoko Ait Melloul katzelan hil zen atzo astebetez elikagairik hartu gabe egin ostean. Otsailak 20 (O20) mugimenduaren eta Marokoko Ikasleen Batasun Nazionala (UNEM sigla frantsesetan) ikasle sindikatuaren gose grebak marokoar estatuko kartzela askotan zabaldu dira. 22 urte zituen El Burhimik.

Epaitegi militar marokoarrak ezarritako 10 urteko kartzela zigorraren aurka abiatu zuen gose greba apirilaren 30ean 22 urteko ekintzaile sahararrak. RASD News informazio gune sahararrak jakitera eman du albistea Facebook bidez.

El Burhimi egun Marokoko estatu osoan gose greban dauden preso politikoetako bat zen. Iturri sahararren arabera dozenaka dira eta batzuek 60 egun baino gehiago daramatzate jan gabe kartzeletako egoera orokorrari soluzioa exijitzeko.

Joan den martxoaren hasieran, adibidez, UNEM sindikatuko dozenaka ekintzailek gose greba hasi zuten. Joan den abenduaren 17an atxilotu zituzten, eta hori bera salatzeaz gain, jasan zituzten torturen eta egun pairatzen dituzten tratu txarren berri eman zuten.

Horrez gain, Marokoren demokratizazioa eskatzen duen Otsailak 20 mugimendu sozial eta politikoko 12 presok era mugagabean elikagaiak hartzeari utzi zioten maiatzaren 1ean. Espetxeratuta dauden ekintzaileen eskaerak entzun ditzaten exijitu nahi dute, eta protesta modu hau kartzela guztietara orokortzeko dei egin dute.

Hainbat iturriren arabera, “Marokoren okupazioaz geroztik antolatutako manifestaziorik jendetsuenak” egiten ari dira Mendebaldeko Saharan.

Informazio gehiago:

Mendebaldeko Sahara kanala Argian.

Periodismohumano webgunean Otsailak 20 mugimenduari buruzko informazio interesgarria, artikuluak, elkarrizketak eta abar gaztelaniaz.

Iruzkin bat

  1. Patxi | 2016-03-20 at 2:58

    Sahararen auzia konpontzeko errepresioa ez da bidea: Frantziak Marokori laguntzen jarraitzen dion bitartean konponketa oso zaila izango da.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA