Gure Esku Dago: Erabakitzeko eskubidearen aldeko olatua Euskal Herrira ekarri asmoz
Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika aurkeztu dute asteburuan Bilbon: Gure Esku Dago. Eskozian eta Katalunian bezala, erabakitzeko eskubidea bultzatuko dute. Euskal Herria nazioa dela, erabakitzeko eskubidea duela eta herritarrak direla protagonista nagusi defendatzen dute.
Bideo honetan Ander Arresek ekainaren 8an Irungo Ficobara joateko deia zabaldu du: “Egungo egoera aprobetxatu behar dugu erabakitze eskubidearen alde egiteko, bestela uhin hori galdu egingo dugula uste dugu”.
Zelai Nikolas juristak ere hitza hartzen du Eskoziak 2014an independentzia erreferenduma egingo duela gogora ekartzeko, baita Katalunian urte berean galdeketa egin nahi dutela ere. Horrez gain, Groenlandian, Quebecen eta Flandrian antzeko prozesuak bultzatzen ari dira eta euren asmoa Euskal Herria halako dinamika batean sartzea izango da.
Nazioen Mundua-ko Angel Oiarbide eta Ander Arresek ere hartu zuten hitza ekimenaren aurkezpenean, baita Kirmen Uribe idazleak ere. Horrez gain, Etxarri-Aranatz, Goierri, Errenteria, Mungia eta Berrizen erabakitze eskubidearen alde sortutako taldeetako kideak izan ziren bertan, beste hainbat pertsona ezagunek lagunduta.
Law self-determination – Autodeterminazio eskubidea – España, el eterno laberinto – YouTube https://www.youtube.com/watch?v=CbfaSifPbuI Zenbat letra txiki faltan oraindik