90.000 pertsona Kataluniako ‘Askatasunaren aldeko kontzertuan’
Larunbatean 90.000 pertsona bildu ziren Bartzelonako Camp Nou estadioan egin zen independentziaren aldeko kontzertuan. Bost ordutik gora iraun zituen eta hurrengo eguneko kroniketan irakurri ahal izan dugunez, artistarik aipatuenak Lluís Llach, Peret, Brams, Lídia Pujol, Cris Juanico, Cesk Freixas eta Pau Alabajos izan ziren. Euskal herritar bat ere izan zen oholtza gainean, Fermin Muguruzak Gora Herriak abestu baitzuen bere taldearekin. 2014 Freedom Catalonia mosaiko erraldoiaren argazkia utzi zuten hemeroteketarako. Hainbat hedabidek gertuko jarraipena egin zioten eta adibidez, TV3 publikoak zuzenean eman zuen larunbatean.
Ondorengo bideoan 15 minutuko laburpena egin dute.
Hemen mosaikoa osatu zuten unea, Els Segadors beren ereserkia abesten.
aze inbidia, noizko horrelakorik hemen?