Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » Hizkuntzen ofizialtasuna eskatu dio Frantziaren menpeko Polinesiak Parisi
Uzt11 0

Hizkuntzen ofizialtasuna eskatu dio Frantziaren menpeko Polinesiak Parisi

Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Frantziaren menpeko Polynesia

Tahitiarrak kamera aurrean.

Tahitiarrak kamera aurrean.

Frantziako Konstituzioari emendakina jartzeko eskatu du herrialde horren menpe den Polinesiako Biltzarrak. Parlamentuko saioa tahitieraz egin zela argudiatuta Parisek bi lege polinesiar baliorik gabe utzi ostean dator eskaera. Egun hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da, Paristik milaka kilometrotara dauden uharte hauetako hizkuntzen kaltetan.

Aldeko 46 boto eta 11 abstentziorekin onartu zen eskaera. Legebiltzarkide autonomistak alde agertu ziren, eta abstenitu zirenak diputatu independentistak izan ziren, bigunegia zela iritzita.

2007ko estatistiken arabera, 15 urtetik gorakoen ia %70 etxean frantsesez mintzo da eta %30ek beste hizkuntza polinesiarrak erabiltzen dituzte. 40 bat dira hizkuntza polinesiarrak, eta horietatik indartsuenak Tahitiera, Samoera, Tongera, Maoria eta Hawaiiera dira. Frantziaren menpeko Polinesiako webgune ofizial hau edo hau ikusi besterik ez dago bertako panoramaren argazki bat egiteko. Dena frantsesez eta bertako hizkuntzak ez dira inondik ageri. Euskaldunoi ez zaigu arrotz errespeturik gabeko frantziarren jarrera hau.

Polinesiar jatorriko herritarrek biztanleen %70 osatzen dute, eta beste %30 europarrak, europarren ondorengoak edo mestizoak dira. 1880an Frantziak kolonia ezarri zuen irletan. 1946a arte tahitiar indigenak ez zuten herritartasunik. Frantziaren menpeko Polinesiako politika interesgarria da, alderdi independentista indartsua baitute. Kapitulu honi buruz hurrengo batean ariko gara.

Artikulua amaitzeko, herrialdeko hainbat argazki Googlek erakusten duen eskaparatetik hartuak.

Moorea uhartea, leku zoragarria.

Moorea uhartea, leku zoragarria.

Frantziaren menpeko Polinesia.

Frantziaren menpeko Polinesia.

Paristik milaka eta milaka kilometrotara dauden uharte hauetan, frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra.

Paristik milaka eta milaka kilometrotara dauden uharte hauetan, frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA