Lander Arbelaitz
Hasiera » Amazoniako herriak » Zergatik ez dute kanpoko munduarekin harremanik (nahi) zenbait herrik?
Abu22 1

Zergatik ez dute kanpoko munduarekin harremanik (nahi) zenbait herrik?

Atalak: Amazoniako herriak, Estaturik gabeko nazioak, Jatorrizko herriak

Papayaz beteriko saskiak, matxeteak eskuetan... joan den otsailean argitaratutako argazkia.

Papayaz beteriko saskiak, matxeteak eskuetan… Brasilgo herri isolatu batean argazkia.

Badira beren bizimoduari eutsi eta kanpo munduarekin harremanik gabe bizi diren herriak. 100 bat geratzen direla kalkulatzen dute adituek. Gehienak eremu oihantsuetan biltzen dira, Hego Ameriketan edo Ginea Berrian kasu. Herri isolatu hauek guretzat ohikoak diren gaixotasunen aurkako immunitaterik ez dute, eta harremana izateak ehuneko handiak hil ditzakeela frogatuta dago.

Bizimodu hau daramaten herrietako bat da Perun Amazonian bizi den Mashco-Piroena. Oihanean ongi sartuta, aipatu Mashco-Piro herriarekin egin dute topo esploratzaile batzuk. Hirugarren aldia da urtebetean herri horrekin topo egiten dutena, eta azken bisita bideoan grabatu zuen espedizioan zihoan kide batek. Jatorrizko herrien aldeko borrokan diharduen Survival GKEtik diotenez, harremanik gabeko tribu bat ez zen sekula hain gertutik grabatu. Kontua da, azaroan hilik agertu zela herri horrekin harremana izan zuen kide bat, bihotzean gezi batekin. Albisteari tiraka, sufrimenduz beteriko beste herri baten historiarekin egingo dugu topo. Hemen bideoa.

 

Wikipedian irakur daiteke 100 eta 250 kide bitarteko herria dela hizpide duguna. Mashco-Piroak herri nomada dira eta dortoka arrautzak biltzen dituzte ibai bazterretan garai lehorretan. Horretan ari ziren kanpoko bisitariekin topo egin zutenean. Oso noizean behin harremanak dituzte Yine hizkuntzan mintzo diren bizilagunekin. Antzeko dialekto bat hitz egiten dute Mashco-Piroek.

Baina nola uler daiteke 2013. urtean beste herriekin harremanik ez duten herriak egotea? Erantzuna erraza da: Aktiboki uko egin diotelako harreman horri.

National Geographicek Zergatik hilko lukete indiar isolatuek kanpo munduarekin duten kontaktua? erreportajea kaleratu zuen urtarrilean. Kasuaren nondik norakoak emateaz gain, herri honen historiari gainbegiratua ematen diote. Bertatik aterea da ondorengo informazioa.

1894 urtean Carlos Fermin Fitzcarrald perutarra Mashco-Piroak bizi ziren eremura joan zen ongi armatuta. Ehunka akabatu zituen, eta beste horrenbeste esklabo hartu. Kautxuaren bila gurutzadan ari zen ondoren hainbatentzat heroi den esploratzailea. Heriotza masibo horiek gertutik bizi eta ihes egitea lortu zuten jatorrizko herritarrak Amazonian gehiago barneratu ziren, beren betiko lurrak atzean utziz. Fitzcarraldo izeneko filma egin zuen Werner Herzog zine zuzendari alemaniarrak bere figuraren inguruan. Hemen trailerra.

 

Vientos de Cumbre blogean pertsonaia honen figurari buruzko artikulutik aterea da ondorengo pasartea:

Fermin Fitzcarrald pertsonaia oso polemikoa, kontraesankorra, aitzindaria, handinahia, esploratzailea izan zen, Amazoniako jatorrizko herriak suntsitu zituen, esklabizatu egin zituen kautxua ateratzeko, baina pertsonaia legendarioa izan zen, kreolek eta Peruko Amazoniako jatorrizko herriek errespetatua. Bere heriotzaren ostean, jatorrizko herriak altxa egin ziren eta Fitzacarraldek fundatutako herriak eraso zituzten, bere “inperio” kautxeroa lur jota utziz.

Historiaren injustiziak, Carlos Fermin Fitzcarralden Wikipediako orria irakurri eta heriotza hauen berri apenas aipatzen den. Areago, Peruko estatuak hainbat kilometroko eremuari bere izena jarri zion, omenaldi gisa. Horrez gain, Alan Garcia Peruko presidente ohi eskuindarrak esan izan du isolatutako tribu hauek “ekologistek asmatutako trikimailuak” direla, oihana ustiatzen jarraitzea eragozteko.

Egun, Survival-en hitzei erreparatuta, zur industria ilegaleko kideak eta droga trafikatzaileak dira Mashco-Piroak beren lurretatik uxatzen ari direnak. Hori litzateke arrazoia, ekain honetan 100 pertsonako taldea elkarrekin ikusteko.

Eta zergatik hil zuten kanpo munduarekin zuten kontaktua? Batetik, edo gehiegi hurbildu zelako; edo bestetik, ez dutelako harremanik izan nahi.

Kanpo munduarekin izandako harremana beldur eta biolentzia historia izan baita beti herri hauentzat.

 

Iruzkin bat

  1. Daddy | 2013-08-23 at 8:53

    Istorio hauek asko hunkitzen naute Lander. Eskerrik asko

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA