Lander Arbelaitz
Hasiera » Adierazpen askatasuna » Fotokazetari kataluniar bat Espainiako eskuin muturraren ikusmiran
Urr17 0

Fotokazetari kataluniar bat Espainiako eskuin muturraren ikusmiran

Atalak: Adierazpen askatasuna, Herrialde Katalanak, Komunikazioa

Jordi Borràs fotokazetaria.

Jordi Borràs fotokazetaria.

Jordi Borràs fotokazetari kataluniarra aukeratu dute Espainiako ultraeskuindarrek urriaren 12an Bartzelonan izandako istiluen erantzule edo arduradun. Democracia Nacional talde neonaziko bi kidek jasotako jipoiagatik seinalatu dute. Kide horiek non zeuden Borràsek zabaldu zuela aurpegiratzen diote eta ordutik mehatxu larriak jasotzen ari da sare sozialen bitartez, bere blogean salatu duenez. Esquadra Mossoetan salaketa jarri duela adierazi du.

“Gertarera larriak saihesteko idatzi nuen txioa, gauza jakina baita talde faxista hauen intentzioa zein zen urriaren 12an Bartzelonara etorri zirenean”, eman ditu azalpenak ondoren. Ultrek ordea, jipoia sustatu izana leporatzen diote. Hau izan zen Borràsek bidalitako mezua.

 

M’informen que hi ha una dotzena de nazis en un bar a la Carretera de la Bordeta al costat de l’institut Lluís Coromines. Molt de compte
— Jordi Borràs (@jordiborras) October 12, 2013

 

Orduz geroztik mehatxuak etengabe bidali dizkiote. Patriotas.es gisako hainbat foro eta gune ultrak bere aurkako erasoak animatu dituzte. Aipatu gunearen administratzaileetako bat, Javier Marcos, Diada egunean Generalitateak Madrilen duen egoitzan erasoa egin izanagatik atxilotu zuten.

 

@madridoriginals Dejad de cyber-amenazar por internet, ya sabran los camaradas catalanes lo que tienen que hacer con ese bastardo
— CristianWaffen (@WaffenCristian) October 14, 2013

 

Edo honako hau adibidez.

 

@jordiborras Eres consciente de que puedes tener un accidente y morir en cualquier momento, no? Piénsalo.
— ¡ARRIBA ESPAÑA! (@ARRIBA_AE) October 14, 2013

Herrialde Katalanetan Borràsen aurkako mehatxuen berri jaso due hedabideek eta elkartasuna adierazi diote sektoreko kide askok.

Jordi Borràs ezaguna da bere argazkiengatik eta hainbat hedabiderekin kolaboratzen du, besteak beste NacióDigital eta Directarekin. Orain gutxi Warcelona liburua atera du, Kataluniako hiriburuan izandako istiluen testigantza grafikoak bilduz. Bertan dira, besteak beste, ultra eskuindarrek egindako erasoak ere.

Kasualitatea da Warcelona liburua eskuratu dudala orain gutxi, Borràsen beraren dedikatoria eta guzti.

Borràsen dedikatoria Warcelona liburuan.

Borràsen dedikatoria Warcelona liburuan.

Doakiola orain babesa eta elkartasuna bueltan Euskal Herritik.

Hemen Borràsen liburuaren aurkezpenerako egin zuten bideoa, zeinean bere lana ikus daitekeen.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA