Lander Arbelaitz
Hasiera » Aktibismoa sarean » ‘Catalonia Calling: Munduak jakin behar du’ kanpaina arrakastatsua
Aza07 0

‘Catalonia Calling: Munduak jakin behar du’ kanpaina arrakastatsua

Atalak: Aktibismoa sarean, Estaturik gabeko nazioak, Herrialde Katalanak

Inork ez du kausa bat defendatzen hau ezagutzen ez badu. Hori diote Catalonia calling: el mon ho ha de saber kanpainaren sustatzatzaileek. Kataluniako prozesuari buruz oinarrizko liburu bat hainbat hizkuntzatan egin eta munduan eragin gehien daukaten 10.000 pertsonatik gorari bidaltzen ari dira. Dagoeneko 10.000ko muga gainditu eta 5.000 pertsona berri ari dira zerrendan gehitzen. Historia jorratu ohi duen Sapiens aldizkaria arduratu da liburua egiteaz.

Bideo honetan laburbildu dute ekimena.

 

Esparru ezberdinetako jendea da: Idazleak, presidenteak, zinemagileak, enbaxadoreak, aktoreak, zientzialariak, kazetariak, kirolariak, enpresariak, epaileak, nazioarteko erakundeetako kideak… Hauen artean dira Dilma Russeff, Woody Allen, Christine Lagarde edo Tiger Woods, lau aipatzearren. Zerrenda oso ongi pentsatuta dago. Abizenen arabera, herrialdeka edo esparruka zerrendatuta kontsulta daiteke zerrenda.

“Katalunia porrot baten hirugarren mendeurrena oroitzeko prestatzen ari da (…) Horrenbeste belaunalditan hainbesteko sufrimentua eragin ostean, hirurehun urte eta gero hau garaipen bat bezala baino ezin da ulertu. Izan ere, 1714ko desastretik hiru mende igaro ostean, Kataluniak ez du bere kontzientzia nazionala galdu, kontrakoa baizik, hau sekula baino biziago dago. Zentzu honetan, gure herria askatasunetik sekula baino gertuago dago,  gure etorkizuna erabakitzeko gaitasuna, era libre eta demokratiko batean (…) Munduak jakin behar du Kataluniaren etorkizuna ez doala inoren aurka, eta bere askatasunak mundua pixka bat askeago egiten lagunduko duela”.

Kausa kataluniarraren enbaxadore izatea oso erraza dela diote. Hemen liburua.

Behin liburua erosita, ausaz nori bidaliko dion erakusten du. Bitxikeria gisa, nirea AEBetako Grizzlies Memphis saskibaloi taldeko presidente Robert Perarentzat da. Ea gustatzen zaion.

Robert Perarentzat da liburua.

Robert Perarentzat da liburua.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA