Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » Bi pertsona hil eta 79 atxilotu ditu Kurdistanen Turkiako poliziak
Abe10 0

Bi pertsona hil eta 79 atxilotu ditu Kurdistanen Turkiako poliziak

Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan

Bi langile kurdu tiroz hil ostean, gutxienez 79 pertsona atxilotu ditu Turkiako poliziak azken lau egunetan.  Batari sei tiro jo zizkioten, eta besteari bi, autopsiaren arabera eta Firat berri agentzia kurduak jakitera eman duenez.

Bi gazteon omenezko hiletako argazkia.

Bi gazteon omenezko hiletako argazkia.

Firaten irakur daitekeenez, Hakkari herrian hilerrira martxa egin zuten ostiralean, ezezagun batzuek PKKko kide batzuen hilobiak hautsi ostean. Hauek konpondu eta PKKko banderak jarri zituzten berriro, debekatuak Turkiako legearen arabera (Kurdistango bandera bera ere debekatuta dago). Honen ondoren sortu ziren istiluak, poliziak jendea inguratu eta tentsioa igo zenean. Azkenean, poliziak bi gazteak hil zituen.

Ondoren, manifestazioak deitu zituzten Kurdistango beste puntuetan ere. Bi gazteon hiletetan parte hartu duten herritarrei eraso egin die poliziak gerora. 19 urteko hirugarren gazte bati tiro bat jo diote buruan eta ospitalean da.

Istiluak Kurdistanen.

Istiluak Kurdistanen.

Istiluak Kurdistanen.

Istiluak Kurdistanen.

Poliziari su artifizialak bota dizkiote manifestari kurduek Istanbulen, bi gazteen heriotza salatzeko.

Poliziari su artifizialak bota dizkiote manifestari kurduek Istanbulen, bi gazteen heriotza salatzeko.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA