Lander Arbelaitz
Hasiera » Palestina » Irlandako 120 akademikok bat egin dute Israelen aurkako boikotarekin
Ots17 0

Irlandako 120 akademikok bat egin dute Israelen aurkako boikotarekin

Atalak: Palestina

Israelen boikotaren aldeko ekintza bat Irlandan.

Israelen boikotaren aldeko ekintza bat Irlandan.

Irlandako 120 akademiko baino gehiagok adierazi dute Israeli boikota egingo diotela beren esparrutik, Tel Aviv aurrera eramaten ari den nazioarteko legediaren urraketei erantzunez. Adierazi dute jarrera irmoa dela “Israelek nazioarteko obligazioak eta giza eskubideen printzipio unibertsalak bete arte”. Datozen asteetan atxikimendu gehiago lortzea espero dute.

BDS izenpean bataiatu zuten kanpaina: Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak. 2005ean abiatu zuten Palestinako gehiengo politiko, sindikal eta sozialak. Helburua Israelgo gobernua presionatzea da hiru helbururekin: Palestinako okupazioa amaitzea, palestinarren eskubideak aitortzea eta errefuxiatuen itzulera onartzea.

Haaretz egunkari israeldarrean irakur daiteke Israelgo gobernua boikot kanpainari aurre egin nahian ari dela. Bake negoziazioek aurki porrot egingo dutela espero dutenez, Israelgo Gobernua beldur da boikot kanpaina indartuko ote den. Bi aukera aztertzen ari dira ministroak, aipatu egunkariaren arabera: kanpaina publiko agresibo bat abiatzea boikotaren aurka; eta bestea, bide diplomatikoetatik lan egitea boikota legearen bitartez debeka dadin Israelen “lagunak” diren herrialdeetan.

Kanpaina indartzen

BDS kanpaina azken urteotan asko sendotu da, eta ikusi besterik ez dago Garaipenak atalean daukaten zerrenda luzea. Oraingoz, Israelgo enpresek milaka milioi euro galdu dituztela kalkulatu dute. Helburua da enpresari hauek beren gobernua presionatzea politika alda dezaten, euren galerak argudiatuta.

Boikota esparru ugaritan egiten da: ekonomikoa, diplomatikoa, kulturala eta kirolaren esparrukoa, besteak beste. Akademikoan zentratuta, hainbat izan dira lorpenak: Hegoafrikako 400 akademikok bat egin zuten 2011n mugimenduarekin, Erresuma Batua eta Kanadako elkarte akademiko nagusiek ere boikotarekin bat egina dute; Palestinarekin elkartasun mugimenduek indarra dute Indian, AEBn, Txilen, Brasilen, Pakistanen eta Europako hainbat herrialdetan ere.

Informazio gehiago:

BDS-ren webgunea.

BDS kanpainari buruz joan den astean Info7n egindako saioa.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Maccabi non, bandera palestinarra bandera ilegala | Slump doktorearen zaintiratua - […] arrapaladan datoz, astero ematen ari dira, xumeak batzuk, oihartzun handiagoa dutenak besteak. Irlandako akademikoek eta Stephen Hawkingek boikot kanpaina…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA