Lander Arbelaitz
Hasiera » Uncategorized » Zeelanda Berrian erreferenduma bandera aldatu ala ez erabakitzeko
Mar11 0

Zeelanda Berrian erreferenduma bandera aldatu ala ez erabakitzeko

Atalak: Uncategorized

Egungo bandera eta proposamen berri bat.

Egungo bandera eta proposamen berri bat.

Zeelanda Berriak erreferenduma egingo du herrialdeko bandera aldatu ala ez erabakitzeko. Lehen ministro John Keyk iragarri du. Egungo banderak bazter batean Erresuma Batuko ikurra du eta herritar askorentzat konnotazio kolonialista du.

“Gure bandera Union Jack-ak dominatzen du, eta gu ez gaude Erresuma Batuak dominatuta. Proposatzen ari naiz Zeelanda Berri modernoak beste pauso bat eman dezala garapenean, eta gure independentzia bandera berri baten bitartez adierazi”.

Lehen ministroak berak adierazi du berari gehien gustatuko litzaiokeena All Blacks errugby taldeak erabiltzen duen Zilarrezko Ira litzatekeela, baina prozesu baten ostean erabakiko dutela ikurra.

Orain urte batzuk lagun Maori batekin gaiaz hitz egitean, adierazi zidan Maori komunitatetik ez dela sekula begi onez ikusi bandera kolonialista hori, eta berak ere All Blacks-en hostoa erabiliko lukeela adierazi zidan. Badirudi nahiko zabalduta dagoen iritzia dela. Sarean dena den jendearen proposamenak dagoeneko aurki daitezke. Ikusiko dugu zer gertatzen den.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA