Galeseraren aldeko “Korrika” lehen aldiz
Galesen ere lehen aldiz egin dute “Korrika” Ras yr Iaith izenpean (hizkuntzaren lasterketa). Ekainaren 20an izan da, ostiralean eta 22 kilometroko ibilbidean bederatzi herritatik igaro da. Hemen beren webgunea.
“Ras yr Iaith gales hizkuntzaren aldeko lasterketa dibertigarria da. Eskuz esku lekukoa pasatzen dugunean, hizkuntza pasatzen ariko gara”.
Euskal Herrian hizkuntzaren alde sortu zen Korrika proiektua, beste hainbat herrialdetan ere bere egin dute. Hala nola, Herrialde Katalanetan, Galizian, Irlandan eta Bretainian. Beren webgunean Korrikari buruz mirespenez hitz egiten dute; hizkuntzen aldeko lasterketen “grandfather” (aitona) egitasmo erraldoia dela diote.
Galeseraren egoera
Galeserak 750.000 bat hiztun dituela kalkulatzen da, eta normalizazioaren aldeko borrokan dihardute bertako herritar eta kolektibo hainbatek. Azpian Wikipediatik hartutako mapa, non ikusten diren hiztun kopuruak ezagutzaren arabera banatuta.
Eskerrik asko euskaldunontzat ezezaguna den herri honen ekimenari artikuluagatik, Lander!
Eskerrik asko zuri Begotxu, iruzkinagatik. Ea Galesi buruzko albiste gehiago ekartzen ditudan blogera!