Lander Arbelaitz
Hasiera » Palestina » Israelen operazioa aurrera doa: 11 egunetan 471 palestinar atxilotu eta 5 hildako
Eka24 0

Israelen operazioa aurrera doa: 11 egunetan 471 palestinar atxilotu eta 5 hildako

Atalak: Palestina

Israelgo Armadako kideak haur bat atxilotzen (Arg: Al Akhbar)

Israelgo Armadako kideak haur bat atxilotzen (Arg: Al Akhbar)

Israelgo Armadak desagertuta dauden hiru israeldarren bila jarraitzen du Zisjordanian, kosta ahala kosta. 11 egunetan lau pertsona hil dituzte tiroz eta bosgarren bati operazioaren erdian bihotzekoak eman dio. Horrez gain, 471 palestinarretik gora atxilotu dituzte, horietatik 75 preso ohiak dira eta 2011n akordio baten ondorioz askatu zituzten. Hildakorik gazteenak 14 urte zituen eta zaharrenak 62. Tentsioa gora doa, eta hainbat iturritan irakur daiteke Israelek aurrez prestatutako operazioa izan litekeela, palestinarren batasuna ahuldu asmoz.

 

Missing settlers are to Israel’s assault in the West Bank as Shlomo Argov was to 1982 invasion of Lebanon: pretext for preplanned operation.

— Ali Abunimah (@AliAbunimah) June 17, 2014

 

Israelgo Okupazio Indarrek ehunka etxe palestinar, hedabideen bulego eta eskola miatu dituzte sarekada erraldoian. Unibertsitateetako ordenagailuak konfiskatuz, altzariak hautsiz, gas negar eragilea eta egitazko balak tiro eginez manifestarien aurka.

Giroa oso gaiztotuta

Hainbat ekintzarekin ikus daiteke giroa pil-pilean dela Palestinan. Anekdotikoa irudi lukeen arren, Facebooken “Hil palestinar bat orduro” orriak 20.000 zaleren kopurua gainditu du egun gutxian, gorroto mezuak lau haizetara zabalduz.

Horrez gain, igandean kolono juduek tiro egin zieten Israelgo Armadak hildako gizon baten hiletan bildu ziren palestinarrei. Maan eta AIC guneek jaso dute Ramallah ondoko herri batean gertatutakoa. Igandean hilik aurkitu zuten gaztea, Israelgo Armadak erabili ohi duen munizioarekin bularrean tiroa jasota.

Kolono armatuak eta armadako kideak, igandean (Arg: AIC)

Kolono armatuak eta Israelgo Armadako kideak, igandean (Arg: AIC)

 

Palestinarrak zatitzen ari den operazioa

Osloko akordioez geroztik, Zisjordanian polizia palestinarra daukate eta Israelgo armadarekin elkarlanean operazioak egin dituzte. Abbas 2005ean indarrera heldu zenetik, harremanak estutu dituzte.

Palestinar askok ezin dute jasan beren polizia herritarrak atxilotzen ikustea Israelgo armadarekin elkarlanean. Al Akhbar guneko kronikan irakur daiteke lekukoek ikusi dutela polizia palestinarra ospitaleetan jendea atxilotzen, eta baita gose greban diren presoen amen manifestazio bat bortizki erasotzen ere.

Igande gauean Aginte Palestinarraren polizia eta Israelgo armada koordinatuta lanean ari direla salatzeko protesta egin zuten, eta hain justu, bertan ere istiluak izan ziren. Israelgo Armadaren babesarekin, protestarien norabidean tiro egin zuten agenteek, pertsona bat zaurituz.

 

Haur palestinar bat hiru egunero hil du Israelek azken 13 urteetan

Datu harrigarri bat artikulua amaitzeko. Middle East Monitor gunean kalkulatu dute Autoritateek emandako datuekin, Israelgo indarrek haur palestinar bat hil dutela hiru egunero bataz beste azken 13 urteotan. Guztira 1.518 adingabe hil dituzte.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Israelen operazioa aurrera doa | Borroka Garaia da! - […] Arbelaitz / Argia 11 egunetan 471 palestinar atxilotu eta 5 […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA