Lander Arbelaitz
Hasiera » Bretainia » Bretainian herri kontsultak abiatuko dituzte lurraldetasuna jorratzeko
Urr01 0

Bretainian herri kontsultak abiatuko dituzte lurraldetasuna jorratzeko

Atalak: Bretainia

Bretainiaren bateratzearen aldeko manifestazioa.

Bretainiaren bateratzearen aldeko manifestazioa.

Azaroan Bretainiaren batasunari buruzko herri kontsultekin hasiko direla adierazi du 44=Breizh taldeak. Ar-Naoned/Nantesen antolatzaileen arabera 35.000 pertsona pertsona batu ostean jakinarazi dute pausoa. Herri zeltiar honetan lurraldetasunaren inguruko borrokan daramatzate 40 urtetik gora, izan ere, Bretainiatik bereizita dagoen Loire Atlantique departamendua berriro Bretainiako parte izan dadin eskatzen dute. Frantziako Estatuak Bretainia eskualdetzat lau lurraldetan mugatu zuen II. Mundu Gudaren ostean, bostgarrena den Ar Naonedekoa kanpo utzita.

 

Nationalia.info gunean ongi jaso dutenez, ez dute argitu zein herritan izango den kontsulta, hori urrian jakinaraziko dute. Kontsultak Dibab-Décidez la Bretagne plataformak antolatuko ditu eta ondorengo bi galderak izango dituela adierazi dute:

Ados al zaude Loire-Atlantique eta Bretainiako gainontzeko lau departamenduak bat eginik Bretainia berri bat osatzearekin? Baiezko kasuan, ados al zaude departamenduko kontseiluak eta Eskualde Kontseiluak Bretainiako Asanbladarekin bat egitearekin?

Manifestariek bost lurraldeko Bretainia aldarrikatzen dute, eta frantziako legebiltzarrari “Loire-Atlantique-ko herritarren izaera bretainiarra” kontutan hartzeko eskatzen diote. Mugimendu honen sustatzailea den 44=Breizh taldea “lurralde batasuna datozen hilabeteetan Frantziako Legebiltzarrean lortzeaz oso eszeptikoa” da. Frantziako senatuan urrian dira lurralde banaketa eztabaidatzekoak. Hala ere, “eskaerak egin edo [gobernua] interpelatu beharrean, geure buruak antolatu behar ditugu”, diote 44=Breizh-eko kideek.

Honela deskribatu zuen Pello Zubiriak joan den uztailean Bretainiako egoera politikoa.

Irakinaldi berria ari da bizitzen Bretainia azken urteotan, joan den negu eta udaberrian txano-gorrien mugimenduek erakutsi dutenez. Urte luzez nazio nortasuna eta hizkuntza talde autonomista eta independentista txikiek bakarrik eta nekezia askoren artean defenditu ostean, badirudi Bretainiaren gutxieneko eskakizunen defentsan antolatu dela mugimendu zabalagoa, establishmenteko politikari hautetsiak, burgesia bretainiarra eta mugimendu herritarrak elkartzea lortu duena.

10660249_1527437220826905_899622358308200023_n

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA