Lander Arbelaitz
Hasiera » Palestina » Israelek 15 urtetik beherako 1.266 haur palestinar atxilotu ditu 2014an, PLOk salatu duenez
Urt26 1

Israelek 15 urtetik beherako 1.266 haur palestinar atxilotu ditu 2014an, PLOk salatu duenez

Atalak: Palestina

Haur preso palestinar bat.

Haur preso palestinar bat.

Israelgo indar armatuek 15 urtez azpiko 1.266 palestinar atxilotu zituzten iaz Zisjordanian. Palestinaren Askapenerako Erakundeak (PLO ingelesezko siglekin) eman ditu datuak.

Atxiloketa hauen gehiengo zabala urtearen bigarren erdian gertatu zirela adierazi du Abdul-Nasser Farawnak, PLOren Presoen Autoritateen buruak.

Haur bat atxilotua den unea.

Haur bat atxilotua den unea.

1.266 haurretatik 200 oraindik atxilotuta daudela jakinarazi dute. Salbuespeneko lege israeldarraren arabera, 12 urtetik gorako haur palestinarrak atxilo ditzake polizia israeldarrak. Judua bada, 16 urte da gutxieneko adina. Hala ere, ez dute legea errespetatzen, eta gazteagoak ere atxilotu izan dituzte.

“Haurrek salatu dute era ezberdinetan torturatu dituztela eta beren oinarrizko eskubideak urratu dizkietela”. Farawnak nazioarteko eragileei esku hartzeko dei egin die, “haurrak atxiloketetatik eta torturatik babesteko”.

Beste hainbat datu beldurgarri

Aurreko prentsaurreko batean, PLOk jakinarazi zuen 2014an 6.000 palestinar atxilotu zituztela Israelgo armadak eta poliziak. (Iturria)

7.000 preso palestinar inguru daude Israelgo kartzeletan sakabanatuta. (Iturria)

Israelen okupazioa hasi zenetik 1967an, 800.000 palestinar atxilotu dizute. (Iturria)

Israelek 2000. urteaz geroztik 10.0000 haur palestinar atxilotu ditu. (Iturria)

2013an 5 eta 9 urte bitarteko lau haur palestinar atxilotu zituen Israelgo armadak. 2013ko bideo hau oso ezagun egin zen, Hebronen 5 urteko haur bat atxilotu zuten unea ikusten da. Armadari harri bat bota izana egotzita atxilotu zuten.

Iruzkin bat

  1. Iruñerritarra naiz | 2015-01-27 at 15:15

    Eta Europako gainerako ia komunikabide guztiek ez dute ‘jarduera’ hauek terroristatzat joko… Israelgo gobernuak, sionistek gaur egungo naziak dira. Nazien astakeri berak egiten dituzte.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA