Lander Arbelaitz
Hasiera » Mendebaldeko Sahara » Preso saharar bat torturen ondorioz hil dela jakinarazi dute
Urt28 0

Preso saharar bat torturen ondorioz hil dela jakinarazi dute

Atalak: Mendebaldeko Sahara

Baqi Aliyen Antahah (Arg: porunsaharalibre.org)

Baqi Aliyen Antahah (Arg: porunsaharalibre.org)

22 urteko Abdul Baqi sahararra Kartzela Beltza deitzen dioten El Aaiungo espetxean hil da, jasandako tortura eta tratu txarren ondorioz Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoan. Lurralde Okupatuetako eta Diasporako Ministerioak zabaldu du informazioa.  Salatu dutenez, azken bi urteetan zortzi saharar hil dira Marokoko kartzeletan.

Urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten Baqui-ri. Honela azaldu du aipatu iturriak gertatu zena:

“Preso sahararrak sistematikoki umiliatzen dituzten kartzelako egoeren aurrean hartu zuen inkonformismo jarreragatik, isolamendura eraman zuten joan den asteazkenean. Bertan gogor torturatu zuten”. Joan den urtarrilaren 21ean ezarri zioten isolamendu egoera, eta ostiraletik konorterik gabe zegoen. Ez du inongo mediku arretarik jaso eta hil egin da.

Kartzela Beltza

"Kartzela beltza", Aaiunen, artxiboko irudi batean.

“Kartzela beltza”, Aaiunen, artxiboko irudi batean.

Beldurra eragiten duen leku horietako bat da Aaiungo Kartzela Beltza, Google Irudietan “Carcel Negra Aaiun” bilaketa egin besterik ez dago.

Autoritate espainiarrek eraiki zuten kolonialismo garaian. Izen ofiziala Kartzela Zibila duen arren, sahararrek “Kartzela Beltza” deitzen diote, bertan preso politikoek jasaten dituzten tratu txarrengatik eta ziurrenik, tratu txarren eragileek duten zigorgabetasunagatik.

Marokok 1975ean Espainiako autoritateen konplizitatearekin Mendebaldeko Sahara okupatu zuenean oposizioko kideak eta Polisarioarekin bat egitea egotzitzako kideak espetxeratzen hasi ziren. Ordutik, kartzela honetan giza eskubideen urraketak eguneroko ogia direla salatzen dute bertan egoteko zorigaitza izan duten preso ohiek.

Informazio gehiago:

Infernuak Aaiunen “Kartzela Beltza” izena du, Público-ko artikulua.
Preso politiko sahararrak eta Kartzela Beltza, artikulua Rebelionen.
“Fronte Polisarioa borroka armatura itzuliko den beldura naiz”, Aminetu Haidarrekin elkarrizketa.
Kartzela beltzari buruzko bideoa gaztelaniazko azpitituluekin. Bertatik pasatako hainbat presok nola torturatu zituzten azaltzen da:

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA