Lander Arbelaitz
Hasiera » Irlanda Iparraldea » Irlandan elkarbizitza sustatzeko saioak IRAko kide eta soldadu britainiar ohien artean
Mar11 1

Irlandan elkarbizitza sustatzeko saioak IRAko kide eta soldadu britainiar ohien artean

Atalak: Irlanda Iparraldea

Britainiako militar ohiak Derryn, Irlanda Iparraldean. (Arg: The Guardian)

Britainiako militar ohiak Derryn, Irlanda Iparraldean. (Arg: The Guardian)

Erresuma Batuko lau militar ohi eta IRAko lau kide ohiren arteko bileraren kronika argitaratu du The Guardian egunkariak. Irlandan ere elkarbizitza eta bakea sustatzeko lanean ari dira hainbat erakunde.

Bi ordu iraun zuen aurrez aurrekoa giro onean joan zela dio Ian Cobain kazetariak. Zortzi pertsona hauek armak zergatik hartu zituzten, beren erabakien ondorioak eta bake iraunkorrari egin nahi lioketen ekarpenaz mintzatu ziren. Deigarria da IRAko kide ohiek ez dituztela beren izenak eman nahi izan, militar ohiekin biltzeagatik Derryko hainbat herritarren partetik kritikak jasoko dituzten beldurrez.

Bake prozesuaren baitan IRAko kide ohiek paramilitar loialistekin, polizia agenteekin eta kartzeletako funtzionarioekin aurrez aurrekoak egin badituzte ere, Britainia Handiko militar ohiekin apenas egin duten halako ariketarik. 1998an Ostiral Santuko Hitzarmenarekin amaiera eman zioten 3.700 hildako eragin zituen gatazka armatuari.

Helburua trintxeraren beste aldean zegoena “berhumanizatzea”

IRAko kideak herritarren artean, "Tropak kanpora" manifestazio batean, 80ko hamarkadan.

IRAko kideak herritarren artean, “Tropak kanpora” manifestazio batean, 80ko hamarkadan.

“Ez zen sekula zerbait pertsonala izan: uniformea zeraman pertsona genuen helburu, Londresera mezu bat bidaltzeko asmoz”, esan zuen IRAko kide ohi batek.

“Garrantzitsua da horrelako ekimenak egitea. Hemen gertatu zenetik ikasten saiatu behar genuke, etorkizunean bakea sustatze aldera”, beste batek.

“Batzuetan garrantzitsua da beste norbaiten lekuan jartzea bera ulertzeko eta berradiskidetasuna lortzeko”.

“Irlandako gatazkan gertatutakotik lezioak atera daitezkeela uste dut, eta elkarrekin hitz eginez eta elkar ulertzen saiatuz modu ireki eta zintzo batean, irakasgaiak atera daitezke munduko beste lekuetarako”.

“Gatazka kudeatzeko orduan akatsak egin genituen. Akats hauek munduko edozein lekutan ez ditugu errepikatu behar: horrengatik ongi ikusten ditut etsai-ohien arteko ekimen hauek”

Preso ohi errepublikarrei laguntzeko Coiste elkarteak eta gudaren aurkako militar ohien Bakearen Aldeko Beteranoak UK taldeak antolatu zuten aurrez aurrekoa.

Ezberdintasunak ere agerian

Istiluak Belfasten.

Istiluak Belfasten.

Kronistak aipatzen du tono onean bildu baziren ere, ezberdintasunak agerikoak zirela. Soldadu britainiar ohiak iraganean Irlanda Iparraldean egin zituzten hainbat gauzarekin damutzen baziren ere (“zibilak jazartzea edo beren presentzia gune abertzaleetan zein intimidatzailea zen ez ulertzea”), IRAko kide ohietako lautik bakarra baino ez zen damutzen iraganean egindakoez.

Militar ohiek gudara joan zirelako sentsazioa daukaten bezala, IRAko kide ohiek ez dute gudara joan izanaren sentsaziorik, guda berengana etorri izana baizik.

Bidaiaren helburua, berau antolatu zuen militar ohiak The Guardiani azaldu zionez, “jendearekin berriro egon eta IRAn zergatik sartu ziren eta gatazka armatuan zergatik parte hartu zuten ulertzen saiatzea zen, baita IRAko kide ohiei ulertzen laguntzea zergatik eman zuten izena beste gazte horiek Erresuma Batuko armadan eta nola iritsi ziren Irlanda iparraldera”.

Informazio gehiago:

Amaitutako guda baten arrastoak erreportajea idatzi nuen bake akordioen hamargarren urteurrenean.

Iruzkin bat

  1. Maite Goizueta Iaben | 2015-03-11 at 16:01

    Eskerrik asko honen berri emateagatik. Pozgarria da. Langraitzeko preso batzuk elkarbizitzarako emandako urratsen bidetik doaz. Hemengoek kritika gogorrak eta akusazio larriak jasan zituzten. Soilik armak eskutan ibili duenak daki zer den bizitza eta heriotza. Ondoan egotea edo egon izana ez da gauza bera. Horregatik uste dut ez garela inor ezer esateko borroka armatua praktikatu duen bati horrelako urratsa ematea erabaki duelako. Are gutxiago elkarbizitzarako garrantzisua denean. Bestela, zergatik eten du Madrilgo PPko gobernuak presoen eta biktima horien arteko aurrez-aurrekoak?

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA