Lander Arbelaitz
Hasiera » Desobedientzia zibila » Zortzi manifestariri jarritako kartzela zigorra salatzeko Kataluniako Legebiltzarra inguratu dute berriz
Api20 0

Zortzi manifestariri jarritako kartzela zigorra salatzeko Kataluniako Legebiltzarra inguratu dute berriz

Atalak: Desobedientzia zibila, Herrialde Katalanak

Bi kilometroko giza kateak Bartzelonako Ciutadellan dagoen Kataluniako Legebiltzarra inguratu du igandean. Aturem el Parlament ekintzagatik zortzi manifestariren aurka jarritako hiru urteko kartzela zigorra salatu nahi izan dute modu horretan.

2011ko ekainaren 15ean, milaka pertsonak Kataluniako Legebiltzarra inguratu zuten politikariak bertara iritsi aurretik. Egun hartan Kataluniako Generalitatearen Aurrekontuei egindako osoko emendakina atzera bota behar zuten, eta beste hainbat gauzaren artean, murrizketa gehiago onartuko zituzten. Legebiltzarkideak txistuka, aldarrikapenak eginez eta irainen artean hartu zituzten. Egunean zehar Mossoak oldartu egin ziren manifestarien aurka eta horietako hainbat atxilotu zituzten.

 

Manos Limpias sindikatuak jarritako salaketa bati jarraiki –zeinari Kataluniako Generalitatea eta Legebiltzarra gehitu zitzaien–, auzibidea hasi zen. 20 pertsonaren aurkako epaiketan, lau urteren ostean, azkenean zortzi manifestariri hiru urteko kartzela zigorra ezarri diete.

Bideo honekin azaldu dute gertatutakoa (gaztelaniaz dago).

 

Ekintza astea borobildu dute giza katearekin

Aste honetan kasuari buruzko lanketa egin dute eta igandeko giza katea amaiera izan da. Egunotan, kontzentrazioak, eztabaidak eta beste egin dituzte Herrialde Katalanetan.

Aturem-Parlament-Placa-Jaume-Nitsuga000_EDIIMA20150321_0401_13

La Directan Jesus Rodriguezek egindako kronikan jaso duenez, mobilizazioa goizean hasi zen Sants, Raval eta Vallcarca auzoetatik zutabeak aterata. Denek bat egin dute Ciutadellako parkearen alboko atean, Frantziako geltokiaren parean. Handik, megafono eta pankarten bitartez, jendea lau taldetan banatu zuten eta Legebiltzarra inguratu zuten berriz. “Ni ere Parlamentuan nengoen” leloa oihukatu dute bertan bildutako 2.500 lagun baino gehiagok.

Rubén Molina zigortuetako batek epaia politikoa dela adierazi eta jendearen babesa eskertu du. “Elkarrekin indartsuago gara, elkarrekin gaudela edozer egin dezakegu”. Molinak azpimarratu duenez, mobilizazioak mantenduz gero “ezingo gaituzte kartzelan sartu”. Zigortutako beste kide baten aitak adierazi zuen bere alabak egindakoari errespetu erabatekoa diola eta eta harro dagoela. “Jende askok pentsatzen duguna eta esatera ausartzen ez garena esan zieten beraiek politikariei”.

Hibai Arbide abokatuaren ustez, Legebiltzarreko gertaerek, erakunde katalanen erreakzioek eta zigor epaiak ondorengo logikari erantzuten diote: “Kapitalismoaren Alderdia eta Demokraziaren Alderdia daude aurrez aurre. Ulertu behar dugu Kapitalismoaren Alderdiak batzuetan Espainiako bandera, lau barrako bandera edo beste bandera bat eraman dezakeela, eta Demokraziaren Alderdiak ez duela zertan alderdi forma eduki, baizik eta jendea dela, behetik, aberastasunaren banaketa justuaren alde borrokan ari dena”.

 

Euskal Herritik ere elkartasuna

Gasteizko harresiak deituta, elkartasun argazkia atera zuten herritarrek.

11084133_1632454556987123_3938762241745788178_o

Informazio gehiago:

Encausades Parlament blogean kanpainari buruzko informazio guztia.

La Directak kasuari buruz atera duen gehigarri berezia PDFan.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA