Lander Arbelaitz
Hasiera » Wallmapu » Maputxeraren ofizialtasuna eskatu dute 2.000 lagunek Temucon
Ots25 2

Maputxeraren ofizialtasuna eskatu dute 2.000 lagunek Temucon

Atalak: Wallmapu

10338659_1136148893091995_2446475318835264950_o

Maputxeraren ofizialtasuna eskatzeko manifestazioa egin dute Temucon ostiralean. 1.500 eta 2.000 lagun artean bildu dira Mapuexpress gunean jaso dutenez.  Hizkuntzaren aldeko lanean ari diren hainbat erakunde eta alderdik deitu dute mobilizazioa.

“Egia da maputxerari heltzeko ardura nagusia gurea dela, baina gure lurraldea bere egin eta bere kultura eta hizkuntza inposatu zigun estatuarena ere bada”, adierazi dio Alkate Maputxeen Udalerrien Elkarteko buru José Millalén-ek prentsari. Mapudungun deitzen diote beren hizkuntzari.

Maputxeek aldarrikatzen duten Araucanía lur eremuan Txileko gobernuak jarri duen ordezkariak adierazi du bera ofizialtasunaren alde dagoela, baina “gauzak ongi egin nahi” dituela. “Nik Araucanía osoa inbolukratu nahi dut, ez dadin bakarrik batzuentzat izan, baizik eta denontzat”. Maputxeraren aldeko sektore batzuek uste dute nahita aitortza prozesua mantsotzen ari dela.

Araucaníako gobernu erregionalak eskumenak ditu “maputxera hizkuntza ofizial gisa onartzeko erregulazioa egiteko, estatus honek gaztelaniaren erabileari mugarik jartzen ez dion bitartean”.

Ondoren hizkuntzaren ofizializazioa eskatuz egindako hitzartzeak.

 

Argazkiak Mapuexpress gunea. Hemen argazki gehiago.

12764464_1136148566425361_7122506480015508963_o12715907_1136148856425332_4347640883335908578_o1491517_1136148563092028_2253261127815644419_o12719236_1136149003091984_894890668892865262_o12719335_1136149563091928_3734358601983083753_o

2 Iruzkin

  1. Garabide Elkartea | 2016-02-25 at 12:54

    AEKko Joseba Irazabalek eguberria bertan pasa zuen eta hainbat kontu interesgarri ekarri zituen bertatik, hemen bere bidaiaren berri: http://www.garabide.eus/euskara/albisteak/antza-lehen-ez-zuten-nahi-txiletarrek-mapudungun-ikas-zezaten

    Reply
    • Lander Arbelaitz | 2016-02-25 at 13:17

      Kaixo lagunak! Oso interesgarria barnetegien kontua! Eskerrik asko ekarpenagatik!

      Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA