Lander Arbelaitz
Hasiera » Gaeliko irlandarra » Abian da gaeliko irlandarraren aldeko Korrika: Rith 2016
Mar07 0

Abian da gaeliko irlandarraren aldeko Korrika: Rith 2016

Atalak: Gaeliko irlandarra, Hizkuntzen aldeko borrokak

CZqfAbKWwAA42I3

Gaeliko irlandarraren aldeko Rith martxoaren 4an abiatu da. 1000 kilometro baino gehiago egingo dituzte 11 egunez luzatuko den Korrikan. Rith-ek gaelikoz ‘korrika egin’ esan nahi du, Cill Droichead-en hasi da (Kildare) eta Dublinen amaituko da. Euskararen aldeko Korrikan egin gisan, lekukoan dagoen mezua irakurriko dute. Kasu honetan, Irlandako presidenteak idatzi du mezua.

Rith lasterketa 2010ean egin zen lehen aldiz eta bi urtean behin egiten dute. AEKren webgunean gogoratu duten gisan, bertara joaterik ez, baina ekonomikoki laguntza eman nahi duenak Rith-en webgunean ziber-kilometroak eros ditzake.

 

12829458_1091308394266757_3012920080352380061_o

CczYrgwW4AAvr97

CczeKFCUMAAGTYZ.jpg-large

Gaelikoa egun egoera larrian dago, erabilerari dagokionez batez ere, Irlandako errepublikan hizkuntza ofiziala izan arren. Wikipedian irakur dezakegu uhartean 130.000 inguru direla Irlandako gaelikoa lehen hizkuntza dutenak, gehienbat mendebalde urruneko landa giroan; komunitate txikiak ere badira Irlandatik kanpo.

Irlandera Irlandako hizkuntza nagusia izan zen, Erdi Aroan ingelesak iritsi arte. 1922an Irlandako Errepublikak (jatorriz Irlandako Estatu Askea deitua) independentzia lortu zuenez geroztik, Irlandako hizkuntza ofiziala da, ingelesarekin batera. 1998an, Ostiral Santuko Akordioaren ondoren, Erresuma Batuaren agintepean dagoen Ipar Irlandako hizkuntza gutxitutzat onartu zuten ofizialki, Ulsterko eskozierarekin batera. 2005eko ekainaren 22an Europar Batasuneko lan hizkuntzetako bat izendatu zuten legez.

Hemen 2014ko Rith-eko irudiekin egindako bideoa.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Abian da gaeliko irlandarraren aldeko Korrika: Rith 2016 - […] Iturria: argia.eus […]
  2. Tipi-tapa Rith - zuzeu.eus - […] Lander Arbelaitzen blogean irakurri nuen orain egun batzuk haren berri. Hemen egiten dugun modura zapata egokiak jantzi eta euren…
  3. Abian da gaeliko irlandarraren aldeko Korrika: Rith 2016 | EIBZko liburutegia - […] Lander Arbelaitz / 2016-03-07 / 184 hitz […]
  4. Tipi-tapa Rith - […] Lander Arbelaitzen blogean irakurri nuen orain egun batzuk haren berri. Hemen egiten dugun modura zapata egokiak jantzi eta euren…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA