“Euskara eta askatasuna” mahai ingurua Danbadan, normalizazioaren aldeko borrokaz
Propaganda pixka bat: Datorren asteburuan Ernai eta Aitzina gazte mugimenduek antolatu duten Gazte Danbadan mahai-ingurua egingo dugu, euskararen aldeko borrokaren ikuspegi askatzaileaz aritzeko. Luxuzko hiru parte hartzaile izango ditugu:
– Estitxu Eizagirre, ARGIAko kidea eta hainbat saltsatan ibilia: bertso eskolak, Larraulgo eskola txikia eta errausketaren aurkako Aiztondo plataformako kidea, bere blogean feminismo gaiak jorratzen ditu besteak beste.
– Zigor Etxeburua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari ohia eta euskalgintzako militantea.
– Urko Aierbe, euskalgintzako militantea, EHE, Kontseiluan eta Bageran ibilia besteak beste.
Ni moderatzaile gisa ariko naiz.
Jorratuko ditugun gai batzuk: Borroka euskaltzalearen egoera, euskalgintzak independentismoari egin diezaioken ekarpena, feminismotik irakaspenak, istituzionalizazioaren mugak, gainditu beharreko topikoak, nola jarraitu euskara indartzeko borroka eraldaketa eta justizia soziala bultzatzen duten eragileetati…
Martxoaren 25ean, 16:00etan Laudioko Kultur Etxean.
Gazte Danbada Laudion
Gure mahai ingurua hiru egunetako egitarau mardularen parte da. Webgunean egitaraua kontsultagai eta sarrerak erosteko guneen informazioa hemen.
Irakurri hemen Gazte Danbadaz Iker Oñatek ARGIAn egindako elkarrizketa.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks