Lander Arbelaitz
Hasiera » Euskal Herria » Zer gertatzen da Errazkin eta Intxaurrandietaren epaiketarekin?
Api09 3

Zer gertatzen da Errazkin eta Intxaurrandietaren epaiketarekin?

Atalak: Euskal Herria, Herri mugimenduak

Iñaki eta Ainhoarekin elkartasuna adierazteko manifestazio jendetsuak Azpeitiko kaleetan barrena ibili zen. (Gorka Rubio / Foku)

Iñaki eta Ainhoarekin elkartasuna adierazteko manifestazio jendetsuak Azpeitiko kaleetan barrena ibili zen. (Gorka Rubio / Foku)

Ostegunean epaituko dituzte Madrilgo Kontu Epaitegian 2013an Gipuzkoako erraustegi gaindimentsionatua geratu zuten Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta. Lehena Ingurumen diputatua zen eta bigarrena Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko burua, biak EH Bilduko kideak. Egun, GHKn gehiengoa duten EAJ eta PSEk erabaki dute herritarren protesten gainetik, erraustegi polemikoarekin aurrera jarraitzea, eta gainera, bi pertsona hauei 40 milioi euro eskatuz erakundeetatik eraldaketa sustatu nahi duen edonori mezu beldurgarria bidaltzea: kontuz ibili, gure negozio erraldoiak ukituz gero zuen bila joango gara.

Apirilaren 7an, “Ainhoa eta Iñaki, zuekin gaude; alternatiba badago” lelopean ehunka herritar euri zaparradapean manifestatu ziren. “Ez da soilik ingurumena eta osasun fisikoa jokoan dagoena, osasun demokratikoa ere jokoan dago, eta herritarrek aukeratutako proiektu politikoak gauzatu daitezkeen ala ez”, adierazi zuen Errazkinek amaierako hitzartzean. Bertan zeuden aurreko legegintzaldiko EH Bilduko kargudun ugari, baita gaur egun ardura dituzten batzuk ere. Baina zer pentsatua ematen du beste asko ez joan izanak.

Garbi hitz egitea komeni da: auziaren dimentsio politikoa erraldoia izan arren –dimentsio pertsonala aipatu gabe, 40 milioi euro ezin baititu inork ordaindu–, ezker independentistaren egitura politikoetatik eman den erantzuna oso uzkurra izaten ari da, beste hainbat gairekin konparatuz gero. EH Bilduren kide gisa elite ekonomikoekin talka zuzena kudeatzea egokitu zitzaien bi pertsonaren aurkako epaiketa heltzear dela, kanpora begira bi prentsaurreko eta elkarretaratze dei batekin erantzun du koalizio abertzaleak. Bere oinarri sozialaren parte handienak ez daki zer gertatzen ari den, gertuko hedabide nagusiek apenas duten hilabeteotan gaiaz informatu.

Gipuzkoa Zutikek antolatu (behar izan) ditu Angula Ustelak hitzaldiak Euskal Herri osoan. Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Meltxor kazetariak erraustegiaren bueltan dagoen ustelkeria azaltzen diete aho bete hortz geratzen diren herritarrei: langile publikoek idatzitako enpresa pribatuen txostenak, aktak zituen ordenagailuaren lapurreta, FCCri diru publikoarekin oparitu izan zaizkion kamioiak, EAJko Carlos Ormazabalek nola sinatu zituen swap maileguak herritarren interesen aurka…

Bakoitzak jakingo du nola kokatzen den pastel ustel honen aurrean.

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zubietako errausgailuaren eraikitze proiektuaren arduradunaren arteko akordioa, proiektua bertan behera uzteko. Irudian, Ainhoa Intxaurrandieta (GHKko lehendakaria), Carmelo Aguas (UTE Gipuzkoa CGRko gerentea) eta Iñaki Errazkin (Ingurumen diputatua).

2013ko argazkia, erraustegia bertan behera geratu zen unea: Ainhoa Intxaurrandieta (GHKko lehendakaria), Carmelo Aguas (UTE Gipuzkoa CGRko gerentea) eta Iñaki Errazkin (Ingurumen diputatua).

3 Iruzkin

  1. Miren | 2018-04-09 at 17:15

    Ni behintzat gero eta gutxiago identifikatzen naiz ezker “subiranista” (zeren eta orain horrela deitzen diote bere buruari…) honekin. Bere diskurtsoa eta dinamika erabat “asimilatuak” dira, hau da, betiko partidu horien estiloan, politikagintzaren jokoa egiten. Non dago kaleko oihuarekin bat egiten zuen ezker abertzale hura?? Gauzak beste modu batean egiteko gogo hura? Non ausardia hura? Independentisten akuilu hura? Ozen eta seguru mintzatzen zena? “Zerbait egin nahi dut” sentitzen duen jende askoren bilgunea?

    Reply
  2. Patxi Aznar | 2018-04-09 at 17:26

    Legalitatea urratzen duten pertsonek
    M.Olanok eta J.I Asensiok,jende arduratsuen aurka antolatutako epaiketa!

    Reply
  3. A | 2018-04-09 at 23:34

    Ez ote da, hain zuzen ere, epaiketa honek ustezko “partehartze demokratiko”aren (Edo erakunde publikoetan esku hartzearen) mugak bistan jartzen dituela…
    Tira, autoantolaketa, herrigintza eta ekintza zuzenari atxiki beharko gatzaio.
    Beste aukerarik, tristeki, ez baitago.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA