Lander Arbelaitz
Hasiera » Euskal Herria » Gaurko egunez, Iparretarrak-eko Maddi Hegi eta Gabi Mouescak Pau-eko espetxetik ihes egin zuten
Abe13 0

Gaurko egunez, Iparretarrak-eko Maddi Hegi eta Gabi Mouescak Pau-eko espetxetik ihes egin zuten

Atalak: Euskal Herria, Historia

Maddi Hegiren artxiboko argazki bat.

Maddi Hegiren artxiboko argazki bat.

Gaurko egunez, 1986ko abenduaren 13an, larunbata zen, Iparretarrak erakunde armatuko militante Maddi Hegi eta Gabi Mouescak Pau-eko espetxetik ihes egin zuten. Espetxe aldaketa bat irudikatuz, hainbat ekintzaileren plana ongi atera eta espetxeko ate nagusitik atera ziren.

Honela kontatzen du Gabi Mouescak ‘Lepogogorra’ liburuan:

IK-ko militante talde bat sartzen da espetxeko zuzendariaren alabaren etxean eta bere aita presondegira deitzea galdegiten diote, arazo bat aipatuz aitzaki, Paueko hirian duen bere etxebizitzara etorrarazteko gisan. Aita, dei horrek kezkaturik, alabaren etxera ziztu bizian joaten da, han, aurpegia estalia duen gizon bat aurkitzeko. Erreflexuzko jestu batez, lehenik parean duen gizonari eskuko arma kentzen entseatzen da.

Sorpresak harturik, militanteak ez da du deus egiten ahal eta, funtzionarioari buruan kolpe idor bat emateko beste aukerarik ez dio zuten beste bati. Hau izan da operazioaren bortizkeria egintza bakarra.

Jazarraldi buelta horren ondotik, egoera luzaz azaltzen zaio. Presondegiko zuzendariak laster ulertzen du haren seguritatea eta haren alabarena zuzenki ihesaldiaren arrakastari lotua dela. Militanteek lortzen dute orduan aktiboki parte har dezan bere ardurapean dauden IK-ko bi militanteen libratzean. Haren laguntzarik gabe kausituko ez genukeen operazioaren gidoiaren zuzenketa bat edo bi ekartzen ditu ere. Xehetasunak ematen dizkie komandoko kideei lekualdatze prozedurari buruz, presondegiko langileengan susmorik ez sortzeko. Zenbait ordu berantago, nire zeldako leihotik, GIGN-eko militar faltsuak hurbiltzen ikusten ditut, zuzendaria eta eskoltako buruak gidaturik. Bat batean, ohearen gainean jartzeko beharra sentitzen dut, goitik behera dardarka hasi naizelako, trantze batek nire gorputza harturik. Ohartzen naiz ondoko minutuetan, berriz aske izanen naizela.

Lekualdatzeak segitzen du usaiako prozedurari jarraikiz. Bi funtzionarioek lagundurik, zuzendaria nire zeldako atea irekitzera dator, presondegiz aldatuko nautenez, nire puskak prestatu behar ditudala adierazteko. Haien ondoan, burkide bat ezagutzen dut eskoltaz mozorroturik. Zenbait minutu gelditzen zaizkit, nirekin momentu horretan “chauffoir” delakoa partekatzen duten ETAko militanteak diren lau euskal herritar agurtzeko. Behin grefiertegira heldu ondoren, Maddi agertzen da. Uniformez jantzirik diren gure lagunek dizkigute esku burdinak jartzen. Zaintzen nauenak, diskretuki, hauen giltza ematen dit. Azkenik, eskolta buruari bi presoen kargu agiria izenpetzea eskatzen diote:

Berehala gauzatzen du betebeharra ‘IPARRETARRAK’ handi bat idatziz kaieran. Lekuak gehiegi luzatu gabe husten ditugu. Ohorezko patioko atea irekitzen digun presondegi administrazioko funtzionarioak militarren gisako agurra luzatzen digu, batere ohartu gabe ihesaldi batean hartu duela parte.

Ihes egindako bi kideak klandestinitatera itzuli ziren eta prentsaurrekoa eman zuten ihes egin zutela aldarrikatuz. Ipar Euskal Herriko erakunde armatua oso ezagun egin zen Frantziako Estatuan ekintza honen ondorioz.

Baionan jaiotako Gabi Mouesca IK-ko militante ohiaren “Lepogogorra” liburua oso gomendagarria da. EHko espetxe ihesaldiei buruz den Josu Martinezen ‘Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak‘ liburua eskuratu nuen Durangon, baina oraindik ez dut irakurri. “Kartzelarik gabeko gizarte bat agertzen da ene ametsetan”, zioen 2005ean Amets Arzallusi emandako elkarrizketan.

Eta artikulua amaitzeko, sustapen pixka bat: 2020ko ARGIAren Egutegiak hau bezalako efemeride bat ekarriko dizu egunero, iraganarekiko lotura ez dezagun galdu, eta burujabeak garenez, historia guk geuk idatz dezagun. Argiaren Azokan online eskura dezakezu.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA