Lander Arbelaitz
Hasiera » Euskal Herria » Jai herrikoi berrituen uda
Eka08 1

Jai herrikoi berrituen uda

Atalak: Euskal Herria, Herri mugimenduak

Argazkia: Bilboko Konpartsak.

Argazkia: Bilboko Konpartsak.

Pandemiak gogor kolpatu gaitu eta ondorioz, domino fitxen antzera, herriz herri udalek jai ofizialak bertan behera utzi dituzte. Komunitate bat izango bada, ordea, ospakizun kolektiboa beharrezkoa da. Eta hor, jai herrikoien mugimenduak badu zeresanik, are gehiago, Hego Euskal Herriko hiriburuetako herri mugimenduek salatu ostean erakundeek ez dutela beren iritzia entzun ere egin erabakia unilateralki hartu aurretik. Egoera salagarriak sortuko dira, Donostiako Udalak, adibidez, auzoetako jaiak debekatu ditu dekretuz, baina Jazzaldia antolatuko du uztailerako, gauza bera auzoetako San Joan suekin. Epidemia bat beti ere gertaera politiko erraldoia dela ez dezan inork ahaztu; jaiak ospatzeko herritarren erabakia bezala.

Udalek jai ofizialak bertan behera utzita, dena den, jai herrikoien mugimenduek erreferentzialtasuna irabazteko aukera dute, beti ere, osasun neurriekin eta egitarauaren egokitasunarekin asmatuz gero. Talka egiteko prest egongo al dira? Badirudi batzuk baietz: “Herri guztietako jai batzordeak animatzen ditugu jai herrikoien alde antola daitezen, osasun eta segurtasun neurri guztiekin, modu berritzailean eskaintza eginez”, zioten Herri San Ferminek eta Iruñeko Peñen Federazioak,  Gasteizko Txosnek eta Blusen eta Nesken Elkarteak, Donostiako Piratek eta Bilboko Konpartsek. Zenbait herritan dagoeneko jendea ari da koronabirusak sortutako egoerara egokituko diren jaiak pentsatzen.

Baloreetan oinarritutako jai eredu berritua, txikira joz

2020ko jaiak ez dira orain artekoak bezala izango, hor zalantzarik ez da. Txikiagoak izan beharko dute leku askotan, kanpotik datozenentzat baino komunitatearentzat pentsatuak, austeroak, osasun neurriak zorrotz errespetatzeko antolatuak. Azken honek eragin dezake gaueko egitarauen aurrean eguneko ekimenek pisua irabaztea, parte hartzaileen adin tartea zabaltzea, egoera ez deskontrolatzeko multinazionalen negozio itzela den alkohol salmenta erdigunetik kentzea, jende pilaketak saihesteko espazio txikiak asmatzea… Parte-hartzea, euskaltzaletasuna, feminismoa eta ekologismoa gisako baloreei, aurten berariaz azpimarratu behar zaie jendearen segurtasuna eta komunitatearen zaintza.

Inertziak apurtu eta aurrera egiten jarraitzeko erabil daiteke urte arraro hau.

Jai herrikoien eredu hegemonikoak mahai-gaineratzen dituen kontraesanen artean, azpimarratzekoa da urtero jaietan izaten diren eraso mordoa. Iaz Donostiako Aste Nagusian izan ziren hamaika eraso matxistek agerian utzi zuten milaka lagun biltzen dituzten jaigune handietan emakumeen* segurtasuna askotan ez dela bermatzen. Zer zentzu du, beraz, halako jaiak antolatzeak? Lehen mailako arazoa da hau jaiaren bidez gizartearen eraldaketaren alde lan egiten duten mugimenduentzat, edozein erabakiren gainetik jartzeko modukoa. Ipintzen diren kartel eta apaingarrietatik harago, sortzen den giroa eta egiten den kultur eskaintza berpentsatzea beharrezkoa izango da, jai-guneen funtzio politizatzailea indartzeko.

Urteak dira jai herrikoien mugimendu askotan jai-ereduari buruzko gogoetak abian direla. Badira eredu ederrak, Gasteizko Zaharraz Harro edo EHZ festibala, bi aipatzearren. Erresistentziak gainditu eta aldaketaren urtea iritsi da, nork esango zuen, pandemia batek bultzatuta. Maggie Bullen antropologoak Irutxuloko Hitzan esan bezala, dagoeneko mahai gainean dauden jai eredu berriak praktikara eraman behar dira.

Eta instituzioei begira, osasun neurriak errespetatuko badituzte eta hau nola egingo duten zehatz azalduz gero, nork esango die herritarrei ezin dituztela beren jaiak ospatu?

Jaiak debekatu baina uztailerako hauteskundeak deitu dituzten agintariek?

Iruzkin bat

  1. Lorea M. | 2020-06-09 at 21:08

    Guztiz ados!! Mila esker pentsatzen dudanari hitzak jartzeagatik. Nazkatuta nago makro festibalak bezala antolatzen diren herriko jaiekin. Herri askotan aspaldi utzi zioten jaietako aurrekontuaren parte handiena, berdin Gazte Danbadan edo antzeko ekitaldietan, milaka eta milaka euro, kontzertuetara bideratzen, talde batzuek giro matxiruloa sortzen dutela jakin arren. Benetan eskandalagarriak dira. Hori aldatzen hasi behar da, ya. Balia dezagun urtea.

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Jai herrikoi berrituen uda • ZUZEU - […] Lander Arbelaitzek Argia aldizkariko Taupadak blogean. […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA