Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » Kurdistan PKKren su-etenaren zain
Mar20 0

Kurdistan PKKren su-etenaren zain

Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan

Abdullah Öcalan, PKKko buruzagia. Arg: Halil Uysal.

Abdullah Öcalan, PKKko buruzagia. Arg: Halil Uysal.

Bolbora bezala zabaldu da hedabideetan bihar, martxoaren 21ean, Abdullah Öcalan PKKko buruzagi espetxeratuak, adierazpen historikoa egingo duela. BDP alderdi kurduak antolatuta Newroz urte berria ospatzen ari dira herriz herri, eta bihar Amed (turkieraz Diyarbakir) hiriburuko ekitaldi nagusia baliatuko dute “adierazpena historikoa” egiteko, sarean zabaldutakoa betetzen bada.

Ikusmin handia piztu da eta 400 kazetari akreditatu daude biharko ekitaldia jarraitzeko, horietatik 150 atzerritarrak. Bi milioi pertsona batzea espero dute antolatzaileek Newroz historiko honetan. Orain urte batzuk, Karlos Zurutuzaren argazkiekin Newroz-i buruzko diaporama egin genuen, eta benetan gomendatzen diot ikustea ekitaldi honen dimentsioei buruz ideia bat egin nahi duenari.

Öcalan Imrali uhartean dago espetxeratuta 1999tik. Urte luzez isolatuta eduki ostean –eta protesta latzen ondoren–, Turkia berarekin elkarrizketa prozesu batean da. Bisitak onartu dizkiote eta PKKren ildo ideologikotik gertu dabilen BDP alderdiko delegazio bat berarekin izan zen astelehenean. Horiek zabaldu dute Kurdistango Langileriaren Alderdiak su-etena iragarriko duela bihar. “Adierazpen honek, gatazka kurdua konpontzeko behar diren alor militar eta politikoari buruzko informazioa izango du”, Öçalanen hitzak zabaldu dituzte.

Ondorengo mezua bidali zion Öcalanek Turkiari, FiratNews webgunean irakur daitekeenez:

Gatazka kurdua konpontzeko abiatu genuen prozesu hau pixkanaka aurrera doa. Turkiako herrialde osoaren demokratizazioa bultzatzeko esfortzua egiten ari gara. Martxoaren 21eko Newroz ospakizunetan zabaltzeko adierazpen historikoa prestatzen ari naiz. Nire helburua desarmearen gaia konpontzea da denborarik galdu gabe eta heriotza gehiagorik gabe. Alderdi politikoek eta parlamentuak emango dioten babesak garrantzi handia dauka. Babesa lortuz gero, nire proposamenak praktikara eraman ditzakegu. Sinistu nahi dut parlamentuak eutsi egingo diola misio historiko honi eta erretiratzea gertatuko dela eta bake iraunkorra ezar dezakegula. Iritzi publikoari zuzendurako informazio xeheagoa laster emango dut.

Bitartean, Kurduek Newroz ospatzen jarraitzen dute, bake-garai baten atarian izan daitezkeela sinetsita.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA