Lander Arbelaitz
Hasiera » AskeGunea » Donostiako bederatzi auziperatuen inguruan “herri harresia” antolatzeko lanean ari dira
Api09 0

Donostiako bederatzi auziperatuen inguruan “herri harresia” antolatzeko lanean ari dira

Atalak: AskeGunea, Euskal Herria

Kartzela zigorra daukaten Donostiako bederatzi auziperatuei babesa adierazteko “herri harresia” eraiki nahi dute. Astearte eguerdian egin dute prentsaurrekoa, epaia ez dutela onartzen adierazi dute, eta amaieran zigorrak zekartzaten sententziak publikoki hautsi dituzte. Ondorengo bideoan ikus daiteke hori, baita bertaratutakoek emandako babes mezuak ere.

 

Edozein unetan atxilo ditzaketela jakitun, Askegunea antolatu dute Boulevardean. Egunero muntatu eta jasoko dute, eta goizeko 9:00etatik 20:30etara egongo da. Han egongo dira auziperatuak, eta bertara joan eta etxera itzultzeko herritarren zutabeak antolatu dituzte, beti lagunduta egon daitezen. Hala itzuli ziren bart etxera, euren egoera euskaraz eta gaztelaniaz azaltzen duten paskinak gurutzatzen diren herritar guztiei emanez. Ion Telleriak grabatutako bideo honetan ikus daiteke zutabe bat Alde Zaharreko auziperatu baten etxera iritsi den unea.

Zutabe horietan parte hartzeko laguntza eskatu dute, eta bertaratzen direnei, eskura telefono mugikorra eduki dezatela eskatu diete, zer gerta ere bideoan edo argazkitan gorde dezaten gero sarera igotzeko. Donostiarrei Askegunean ager daitezen ere dei egin diete, eta orduak betetzeko, programa antolatzen ari dira datozen egunetarako. Dagoeneko, mus txapelketa, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta abar lotu dituzte.

Aurore Martin atxilotzen saiatu eta huts egin zuten unea.

Aurore Martin atxilotzen saiatu eta huts egin zuten unea.

Orain zenbait hilabete gertatu zen “herri harresia” deitu izan zaionaren adibide esanguratsu bat, Euskal Herriko eta frantziar estatuko atentzioa nabarmen deitu zuena: Aurore Martin kasua. Ahoz aho zabaldu zen Martin atxilotzera joanak zirenaren albistea, eta hura babestera agertu zen herritar multzo bat. Beso eta hanketatik eutsita zeukatela –”pakete bat bezala”–, jendea hurbildu eta eskuetatik askatzea lortu zuten tentsio momentu handiak bizituta. Ondorengo egunetan gaia pil-pilean izan zen eta lehen bataila horren ostean, egunerokotasunean, herri harresia praktikan jartzen saiatu ziren. Azkenean atxilotu egin zuten Martin kontrol batean.

Antzeko herri-harresia antolatu nahi dute Donostiako gazteak babesteko.

Segiko kide izateagatik 6 urteko kartzela zigorra

Segi “talde terroristako” kide izatea leporatu eta seina urteko espetxe zigorra ezarri diete auziperatuta zeuden hamabost gazteetatik zortziri. Sententziak dioenez Segiko kide izan zirelako zigortu dituzte.

"Gazteria libre eta legala" aldarrikatzen duen parnkarta Intxaurrondon, autopistaren gainean. (Arg: Intxaurrondoko Ernai)

“Gazteria libre eta legala” aldarrikatzen duen parnkarta Intxaurrondon, autopistaren gainean. (Arg: Intxaurrondoko Ernai)

Zigortutako ondorengoak dira: Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Ekaitz Ezkerra, Aitor Olaizola, Adur Fernandez, Oier Lorente, Mikel Arretxe eta Egoi Alberdi dira.

Absolbituak, bestalde, Ekaitz Ibero, Igor Alvarez, Urko Pikaza, Asier Mariezkurrena, Unai Perez, Pello Lamarca eta Beñat Apalategi dira.

Hala ere, Ekaitz Iberori kale borroka ekintza batean parte hartu izana leporatzen diote, eta atxilotze agindua du bere aurka. Ez dela entregatuko adierazi zuen orain aste batzuk. Irati Sarasua mintzatu zen berarekin eta bere testigantza irakur dezakezue Beste Ni blogean. Beste gauza askoren artean, komisaldegian torturatu egin zutela salatu du Iberok.

Delitu ekintzarik egin izana frogatu ez den arren berretsi du haien aurkako zigorra Auzitegi Gorenak.

Adierazpenak torturapean

Zortzi gazteak torturapeko deklarazioetan oinarrituta zigortu ditu Auzitegi Gorenak. Hirugarren pertsona batzuek torturatu bitartean poliziari egindako adierazpenetan daude oinarrituta, gerora auziperatuek epailearen aurrean salatu zutenez. Horrez gain, zapi, kamiseta eta CDak bezalako frogak aurkeztu dituzte Segiko kide direla frogatzeko.

Topatu.info-k egindako bideo honetan auziperatuen historia kontatzen da 9 minututan. Benetan gomendagarria da gaian interesatuta dagoenarentzat.

 

Mugimendua kalean eta sarean

Donostian Sortuko eta Ernai gazte antolakundeko kideek pankarta eta kartel ugari jarri dituzte auzoetan. Gazteen egoera azaltzeko, hainbat auzotako buzoietan paskinak sartu dituzte. Hainbat izan dira gazteoi babesa eman dieten herritar eta erakundeak, besteak beste, Donostiako Udala.

Sarean ere mugimendua dago gaiarekin, eta horren isla da Twitter #GazteBatGehiagoEz etiketarekin. Artikulu honen sarrera gisa erabilitako bideoa ere honen adibide ona da.

“gaztebatgehiagoez”(r)i buruzko Txioak//

 Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Neurriak hartu aurrera egiteko (Adierazpena Legebiltzarrean) | Lander Arbelaitz - [...] hautsi zituzten eta herri harresia antolatzeko deia zuten. Legeak injustutzat jo zituzten eta desobedientzia zibila planteatu zuten. Eraman behar…
  2. AskeGunea Legebiltzarrean: “Inpunitatea amai dadila, identifika itzazue Ertzainak” | ASKE GUNEA SAREAN - […] hautsi zituzten eta herri harresia antolatzeko deia zuten. Legeak injustutzat jo zituzten eta desobedientzia zibila planteatu zuten. Eraman behar…
  3. Donostiako bederatzi auziperatuen inguruan “herri harresia” antolatzeko lanean ari dira | - […] [ARGIA / Lander Arbelaitz] Kartzela zigorra daukaten Donostiako bederatzi auziperatuei babesa adierazteko “herri harresia” eraiki nahi dute. Astearte eguerdian…
  4. Donostiako AskeGunean parte hartzeagatik 15 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dioten gaztearen testigantza | Lander Arbelaitz - […] apirilean Donostiako 9 gazteren inguruan dinamika desobedientea abiatu zen. Segiko kide zirela egotzita, 6 urterako espetxeratze agindua jaso zuten.…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA