Lander Arbelaitz
Hasiera » Uncategorized » Hegoafrika: Johannesburgo eta segurtasuna (X)
Eka29 0

Hegoafrika: Johannesburgo eta segurtasuna (X)

Atalak: Uncategorized

Ilargi beteak argitu dizkit Cape Town eta Johannesburgo arteko 1.300 kilometroak. Hasiera batean mendi batzuk gurutzatu baditugu ere, gehienbat paisaia laua eta lehorra da. Area eta zuhaixkak. Horrela kilometroak eta kilometroak. Azkenean, 21 ordu autobusean egin ostean, Johannesburgoko geltokira heldu naiz eguerdi partean. Inurriak bezala jendea. Ez dut hiria ikusteko aukera handirik izan, neguko egun labur eta hotzak bizi baititugu hego hemisferioan. 6etan gautu du.

Orain arte ikusitakoarekin, argi honek ez duela zerikusirik azken astean ezagututako lekuekin. Ez Europako hiri izan litekeen Cape Town turistikoarekin, ezta Khayelitsha auzune lagunkoiarekin ere.
Ahal dudan guztietan taxia hartzeko aholkatu didate informazio bulegoan. Melville auzoan hartu dut ostatu, hirigunetik kanpo dagoen auzo erosoan. Etxe adosatuak dira guztiak, bakoitza bere hesi sendoarekin.

Zerbaitek harritu banau, etxe askok, lehen aipatu dudan hesiaren gainean kable elektrifikatuak dituztela da. Ez bat ez bik, askori ikusi diet. Gure ostatuak ere baditu ‘Electric fence’ kartela barne. Hari eroale hauek ez dituztenek, arantzadun alanbre mordoa dute, borobilduta jarrita, etxea koartel militarra bailitzan. Aurretik egondako lekueran ere ikusi nituen segurtasun neurriak, baina hemen nabarmenagoa da hori. Tabernek ere badituzte gainean.

Hiriari oso ikuspegi klaustrofobikoa ematen diotela esatera ausartuko nintzateke.

Estatistiken arabera, munduko hiririk arriskutsuena den honetan, segurtasunarena ez da broma. Irudia behintzat hori da.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA