Atxilotu nahi dituzten Donostiako zortzi gazteak nor dira?
Mikel Arretxe. 1985. Egiarra. Hernanin bizi da. Lehendik bi urte egon zen kartzelan antzeko muntaia batengatik. Askatu eta urtebetera auzi honengatik atxilotu zuten, eta inkomunikazio aldian era basatian torturatu. Bikotekidea du. Lanean ari da. Sei urteko kondena.
Imanol Vicente. 1986. Amara Berrikoa. Lanean ari da Spining klaseak ematen ditu eta bikotekidea dauka. Sei urteko kondena.
Naikari Otaegi. 1983. Amara Zaharrekoa. Bikotekidea eta bi seme-alaba ditu: Zazpi hilabete eta hiru urtekoak. Espetxeratzen badute alabarekin sartuko da honek 3 urte egin arte. Sei urteko kondena.
Egoi Alberdi. 1988. Amara Zaharrekoa. Izotz enpresa batean lanean ari da. Bikotekidea du. Atxilotu zutenean gogor torturatu zuten. Sei urteko kondena.
Aitor Olaizola. 1983. Alde Zaharrekoa. Lanean ari da taberna batean. Bikotekidea du. Sei urteko kondena.
Adur Fernandez. 1985. Altzakoa. Grosen bizi da. Bikotea du. Nekazaritza kooperatiba bateko kide da, kontsumo talde bateko baratza lantzen du.
Oier Lorente. 1982. Alde Zaharrekoa. Lanean dabil autobus gidari gisa eta Orixe Ikastolako jangelan haurrei bazkariak ematen. Bikotekidearekin bizi da.
Ekaitz Ezkerra. 1986. Loiolakoa. Hernanin bizi da bikotekidearekin. Lanean ari da. 5 egunez torturatu zuten inkomunikazioan. 6 urteko kondena.
Eta jada atxilotu zuten Ekaitz Ibero. 1986. Loiolakoa eta Antiguon bizi zen. Auzi berekoa da, baina absolbitu zituztenen taldekoa. Aske Gunean hasieratik egon da, atxilotze agindua zuelako ordea beste kausa batengatik. Torturapean autobus bat erre izana sinatu arazi zioten. Epaiketan bere torturatzailea aurrez aurre ikusi zuen eta antsietate erasoa izan zuen. Bi hilabete ezkutuan pasa ostean Aske Gunearen lehen egunean agertu zen. Hurrengo egunean ertzaintzak atxilotu egin zuen bere inguruan erresistentzia baketsua erabiliz bera eutsita jarri zen jendea kolpeka hartuz. Hainbat pertsona ospitalera bidali zituzten.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks