Lander Arbelaitz
Hasiera » Zientzia eta teknologia » Bideo iragarkiak paperean
Ots22 3

Bideo iragarkiak paperean

Atalak: Zientzia eta teknologia

Irailean aterako omen dute paperean txertatuta joango den lehen bideo iragarkia. BBCren webgunean irakurri dugunez, AEBetako Entertainment Weekly aldizkariaren ale batzuetan sakelako telefonoena bezalako LCD pantaila bana jarriko dute, papera beraren zabalera duena.

Gabonetan bidaltzen diren postal horien teknologia bera izango du –orria ireki eta doinutxo errepikakorra behin eta berriz jotzen duen hori– eta bateria birkargagarriak ere izango ditu. Lehen urratsak AEBetako CBS telebista kateko saio batzuekin eta Pepsi edariaren iragarkiekin egingo dituzte.Ikusi egin beharko da zenbatean salduko dituzten ale horiek eta zenbat ordaindu duten iragarleek, baina gauza bat argia da: iraila hortxe dago.

Imaginatzen al du inork Argia ireki eta Zinkunegi Optikaren bideo bat? Ba joan zeuen buruak prestatzen.

3 Iruzkin

  1. andmujika | 2010-02-23 at 9:59

    Nik Zinkunegi Optikaren iragarkia Herri Irratiko Iñaki de Mujikak iragarritakoa bakarrik imajina dezaket. Errealaren partiduak Herri Irratian entzuten ditugunontzat klasiko bat da: “Optica Zinkunegi! En la calle Hernani…”

    Batzuetan iruditzen zait teknologia berrien munduan berritze hutsagatik berritzen dela. Hau da kasu bat. Beste askotan bezala oker egon ninteke, baina ez diot etorkizunik ikusten. Bideoentzako, internet eta youtube.

    Reply
  2. lander-arbelaitz | 2010-02-25 at 12:26

    Ulertzen dut esaten duzuna Andoni, askotan gertatzen da teknologia berriekin:

    Zeozer berria asmatzeagatik jada zeozer garrantzitsua asmatu delako sentsazioa izaten da askotan, nahiz eta inolako erabilerarik ez eduki askotan, adibidez, USB bidez kargatzen den eta eztarrira airea botatzen duen korbataren kasua: http://www.thanko.jp/usbnecktie2/

    Dena den, txorakeriak utzita, albiste hau interesatzen zait, Interneteko espiritua nolabait “paper tradizionalera” txertatzeko saiakera bat iruditzen baitzait.

    Ez dakit bideragarria izango ote den ez-dakit-zenbat-mila aletan pantailatxo bat jartzea, baina tira, saiakera bat bada.

    PD: Iaz Kindle-etan erabiltzen den tinta-elektronikoarekin (edo “e-ink” ingelesez) probak egin zituzten paperaren gainean mugimendua emateko irudi batzuei, baina ez dut uste oso arrakastatsua izan zenik saiakera.

    Reply
  3. JoCat | 2010-02-26 at 10:11

    Nik ez deritzot gaizki, aitzakiarekin aldizkariak erakargarriagoak egin baitezake eta lektura (zein motatakoa beste gai bat da) hainbat kasutan sustatu. Hala ere, ez nuke horrelako biderik hartuko. Nolakoak izango dira, bada, etorkizunean aldizkariak? Papera ez ote dugu baztertuko? Liburuekin hasita gaude jada.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA