Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » Kataluniarren bigarren indar erakustaldia prest: Via Catalana
Abu26 2

Kataluniarren bigarren indar erakustaldia prest: Via Catalana

Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Herrialde Katalanak

Via Catalana ongi atera dadin jarriko dituzte indar guztiak independentistek.

Via Catalana ongi atera dadin jarriko dituzte indar guztiak independentistek.

Datorren irailaren 11n indar erakustaldi berri bat egin nahi dute Kataluniako independentzia zaleek: Via Catalana cap a la Independència (Bide Katalana Independentziarantz). Herrialdea iparretik hegora zeharkatuko duen 400 kilometrotik gorako giza kate erraldoia. Bartzelona, Girona eta Tarragona bezalako hiriak lotuko ditu besteak beste. ANC mugimendua ari da antolatzen, iazko manifestazio arrakastatsua errepikatu nahian.

Herrialde Baltikoak lotu zituen giza katea.

Herrialde Baltikoak lotu zituen giza katea.

Mobilizazio berezi hau herrialde Baltikoek egindako giza katean oinarrituta dago. 1989ko abuztuaren 23an bi milioi pertsona inguruk 670 kilometroko giza katea egin zuten Estonia, Letonia eta Lituania lotuz. Bide Baltikoa deitu zioten eta Soviet Batasunetik hiru herrialdeen independentzia eskatu zuten horrela. Ekimenaren antolatzaileek ondorengoa adierazi zuten besteak beste: “Europa komun bat posible izango dugu Europako nazio guztiek autodeterminazio eskubidea ziurtatua badute”. Kataluniarrek esaldi horri eutsi eta eskubide hori aldarrikatzen dute.

Giza katean parte hartuko dutenek webgune batean erregistratu behar dute 400 kilometroko bidean egoki banatzen direla ziurtatzeko. Orain gutxi Lluis Llachek Vilaweben zioen Katalunia hegoaldera joan behar zutela ekimena ongi ateratzea nahi zutenek, herrien arteko distantziagatik hauek lotzea izango zela erronka nagusia.

Egin dezagun bidea! dio lelo nagusiak.

Egin dezagun bidea! dio lelo nagusiak.

Atzerrian ere ekimena sustatu asmoz, irailaren 11ren aurreko asteetan Kataluniako hainbat hiri eta herritan giza kateak antolatzen ari dira. Giza kateak egin dituzte ondorengo hirietan: Rio de Janeiro, Tokio, Buenos Aires, Sao Paulo, Edinburgo, Los Angeles eta Erroman. ANCko presidente Carme Forcadellek ostiralean adierazi zuen, giza katearen hurrengo egunean Kataluniaren autodeterminaziorako egun eta galdera zehatzak publiko egin behar lituzketela. 2014ko iraila baino lehen erreferenduma egiteko indar egiten ari dira batzuk. Madrilek ez du begi onez ikusten ordea Katalunian abiatu duten bidea.

Iazko Diadan milioi eta erdi pertsona batu ziren antolatzaileen arabera “Katalunia, estatu berria Europan” lemapean. Manifestazioak herrialdeko politikaren erdigunean kokatu zuen independentziaren afera. Ikusi beharko da bigarren indar erakustaldi honek zer mugimendu eragiten dituen Katalunian, baita krisi ekonomiko eta politiko larrian den Espainiak zer erantzuten duen ere.

Via Catalana sustengatzeko egin duten bideoa:

2 Iruzkin

  1. Iker | 2013-08-26 at 12:12

    Badirudi Bilbon ere egongo dela giza katea egiteko deialdia, Albia inguruan.

    Reply
  2. Aitor | 2013-08-26 at 21:00

    Euskaldun dexente egongo gara bertan

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Kataluniako Diadarekin elkartasun mobilizazioak Euskal Herrian | Lander Arbelaitz - […] irailaren 11n indar erakustaldi berri bat egin nahi dute Kataluniako independentzia zaleek: Via Catalana cap a la Independència (Bide…
  2. Hiru iritzi 2016ko plebiszituaz: Partal, Cot eta Antich | Maltzagatik - […] Via Catalanaren bezperetan, zalantza eta nahasmendua barreiatu ditu han-hemenka. Hona hiru mediotako zuzendarien […]
  3. Letonia Katalunia independentea estatu gisa onartzeko prest | Lander Arbelaitz - […] Herrialde Baltikoko lehen ministroa Europako Alderdi Popularreko kidea da, kontserbadorea. Estoniak, Letoniak eta Lituaniak egindako giza katea simulatu izanak…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA