Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » Kataluniako Diadarekin elkartasun mobilizazioak Euskal Herrian
Ira02 0

Kataluniako Diadarekin elkartasun mobilizazioak Euskal Herrian

Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Euskal Herria, Herrialde Katalanak

Independentistak sarearen ekimena.

Independentistak sarearen ekimena.

Kataluniaren independentziaren aldeko mobilizazioak egingo dira Euskal Herrian. Batetik, hiriburuetan, Independentistak sareak deituta. Catalunya-Euskal Herria, bi herri helburu bakarra, Independentzia lelopean gizakateak egingo dituzte irailaren 7an, 19:00etan. Leku hauetan izango dira ekimenak: Iruñeko Sarasate pasealekuan, Donostiako Catalunya plazan, Bilboko Arriagan eta Gasteizko Foruen plazan. Hendaian ere izango da elkarretaratzea.

Independentistak Sareak euskal herritar asko eta askoren sentimentua eta gogoa kontutan hartu eta elkartasun eta konplizitate hori adierazteko aukera eskaini nahi die guztiei, eta irailaren 7an, larunbata, Kataluniako prozesu independentistaren aldeko ekimenak ditzen ditu Euskal Herriko hiriburuetan (…) aurtengo Diadako mobilizazioa gizakate erraldoia izango da, eta mundu zabalean zehar Kataluniarekin bat eginez antolatuko diren ekimenak ere gizakateak izango dira, beraz, Euskal Herriko hiriburuetan ere gizakateak egin eta, ondoren, elkartasun ekitaldiak burutzea proposatzen du Sareak.

Busa Kataluniara.

Busa Kataluniara.

Irailaren 11n, Diada egunean bertan, Bilbon giza-katea egingo dute 20:00etan Albia lorategietan, Catalans a Bilbao taldeak eta Zenbat Gara elkarteak antolatuta.

Autobusak Kataluniara

Independentistak saretik autobusak antolatzen ari dira Kataluniara joateko. Argitaratu duten oharrean diote aurreko urteetan Katalunian izan direla Diada egunean Assemblea Nacional Catalanak (ANC) gonbidatuta, baina aurten autobusak antolatzea erabak i dutela “une politiko hain berezian ospatuko den Diada honetan parte hartzeko gogoa dutenei aukera hori eskaintzeko”. Horrez gain, “euskal independentiston presentzia handiago baten bitartez, kataluniar herriarekin eta egiten ari diren independentziarako bidearekin bat egiten dugula erakusteko kataluniar gizartearen eta mundu osoaren aurrean”. Autobuserako izen ematea: info@independentistak .net helbidean edo 943 561853 telefonoan.

Datorren irailaren 11n indar erakustaldi berri bat egin nahi dute Kataluniako independentzia zaleek: Via Catalana cap a la Independència (Bide Katalana Independentziarantz). Herrialdea iparretik hegora zeharkatuko duen 400 kilometrotik gorako giza kate erraldoia. Bartzelona, Girona eta Tarragona bezalako hiriak lotuko ditu besteak beste. ANC mugimendua ari da antolatzen, iazko manifestazio arrakastatsua errepikatu nahian.

Hemen azken txanpan Via Catalana sustatzeko egin duten beste bideo bat.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Kataluniako Diadarekin elkartasun mobilizazioak Euskal Herrian | Horrela bizi bagina beti! - […] Argian zehaztasun gehiago […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA