Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » PKK-k bertan behera utzi du Turkiatik gerrilariak erretiratzeko prozesua
Ira09 0

PKK-k bertan behera utzi du Turkiatik gerrilariak erretiratzeko prozesua

Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan

PKKko bi gerrilari (Arg: Karlos Zurutuza)

PKKko bi gerrilari (Arg: Karlos Zurutuza)

Kurdistango PKK alderdiak bertan behera utzi du bere gerrilariak Turkiako estatutik ateratzeko prozesua. Firatnews gunean argitaratu du oharra KCK alderdiak, Turkiako gobernuak ez duela bakea indartzeko inongo pausorik ematen argudiatuz.

KCKk adierazi du martxoaren 21ean publiko egindako su-etena indarrean dagoela, eta Turkiako gobernuan den AKP alderdiari Abdullah Öçalanekin adostutakoa prestatzen hasteko aukera eman nahi diotela. Horrez gain, adierazi nahi izan dute AKPren kudeaketa txarra izan dela gerrilarien erretiratzea geratzeko arrazoia. Beren ustez, Erdoganek negoziazio prozesua hurrengo hauteskundeak irabazteko erabaili nahi du, ez dio garrantzirik eman biolentziarik gabeko egoera bat lortu izanari eta ez dio erantzun Kurduen mugimenduak egindako esfortzuari.

PKK bere militanteak Turkiako estatutik ateratzen hasi zen, su-etenaren iragarpenarekin batera. Gatazka kurduak azken 30 urteetan 40.000 hildakotik gora utzi ditu. Ankarak dio PKK Turkiatik guztiz atera arte ez dela bake elkarrizketarik izango.

Gerrilari kurdua, atzean Öçalanen bandera ikus daitekeela. (Arg: K. Zurutuza)

Gerrilari kurdua, atzean Öçalanen bandera ikus daitekeela. (Arg: K. Zurutuza)

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA