Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » “Bakea tokian-tokian eraikitzen” Nazioarteko Konferentzia Donostian
Ira10 0

“Bakea tokian-tokian eraikitzen” Nazioarteko Konferentzia Donostian

Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Euskal Herria, Gatazka armatuak

Nazioarteko konferentzia.

Nazioarteko konferentzia.

Donostiara munduko hainbat hiritako alkateak etorriko dira “Bakea tokian-tokian eraikitzen” lemapean egingo diren jardunaldietan parte hartzera. Bizi dituzten gatazken konponbide prozesuei buruz ariko dira, edo iraganean egindako bidean ikasitakoak azaltzera. Atzo aurkeztu zuten ekimena Aieteko Bakearen Etxean, orain bi urte Bertie Ahernek Aieteko Adierazpena irakurri zuen lekuan bertan. Urriaren 10ean eta 11n egingo da ekimena, Mayors for Peace erakundearekin elkarlanean.

Palestina, Sahara, Kurdistan, El Salvador, Herrialde Katalanak, Irlanda, Hegoafrika, Bolivia, Argentina, Flandria eta Euskal Herriko herri edo hirietako alkateak ikus daitezke aurkeztu duten egitarauan. Izen emateak ireki dituzte eta informazio guztia www.donostiapeace.com webgunean aurki daiteke, hainbat hizkuntzatan.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak adierazi duenez, “denok dugu eskaintzeko zerbait, eta ikasteko asko”. Iñigo Urkullu lehendakaria ekimena irekitzera gonbidatuta dagoela adierazi zuten. Egitarauan parte hartuko duten beste euskal ordezkariak Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Didier Borotra Miarritzeko alkatea, Vicente Zaragüeta ohorezko patroia eta Lokarriko kideak izango dira.

Lau ikuspegi jorratuko dituzte jardunaldietan.

Batetik, tokian tokiko esparruan nazio elkarrizketaren eta adiskidetzearen alde egin daitezkeen lana aztertuko dute. Hizlariak:

Conciliation Resource, Andy Carl
Berghof Foundation, Katrin Planta
UE Peace Program, Pat Colgan
Lokarri

Bigarrenik, egun gatazkak eraldatzeko prozesuetan diharduten hiri batzuetako alkateen ikuspegiak. Hizlariak:

Palestina: Abedallah Mohamad Abedallah
Saleh, Bani Zied Al Sharquillako alkatea
Sahara: Salem Sidi Brahim Lebsir, Dajla probintziako gobernadorea
Kurdistan:
Diyarbakirreko alkatea, Osman Baydemir
Mendebaldeko Kurdistan (Siria): Sinam Mohamad (People Councile for Western Kurdistan-eko lehendakaria)
Ipar Euskal Herria: Didier Borotra alkatea

Hirugarrenik gatazkak konpontzen aurrera egin ondoren horren ondorenari aurre egin behar dioten hirietako alkateen ikuspegia. Hizlariak:

Belfasteko alkatea, Máirtin Ó Muilleoir
Durbaneko alkatea, Cllr. J Nxumalo
Suchitoto (El Salvador) alkatea Pedrina Rivera
Cochabambako alkatea, Edwin Castellanos, (Bolivia) (Boliviako udalerri guztien federazioko presidentea ere bada)

Eta azkenik,  gatazkak bideratzen aurrera egiteko guneak eta ekimenak jarri dituzten hirietako alkateen ikuspegia. Hizlariak:

Boiseko alkatea (AEB), David Bieter
Rosarioko alkatea (Argentina), Mónica Fein

Bartzelonako alkatea, Xavier Trías
Flandria

Hemen kontsulta daiteke behin-behinean aurkeztu duten programa osoa.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA