Iruñerriko herri harresiaren txanda
Luis Goñi barañaindarrak adierazi du igandean Iruñean agertuko dela, hainbat hilabete egin ditu ezkutuan.
Egun horretarako martxa desobedientea dago antolatuta, 12:00etatik aurrera Golem zinemetatik abiatuta. Goñik ondorengoa dio bideoan:
Igande honetan aurreko lan guztiaren isla izan behar duen desobedientzia martxa burutu behar dugu. Manifak jendetsua, koloretsua eta alaia izan behar du. Bidegabekeria guzti hauen aurka dagoen edonor lasaitasunez hurbildu behar da bertara. Ez dut martxan parte hartuko, baina manifestazioaz aparte, Iruñean egunpasa egiteko aukera ederra izango dugu 13an. Eta hori ez dut galduko.
Luis Goñi Espainiako Audientzia Nazionalak 6 urteko espetxe zigorrera kondenatu zuen Xabier Sagardoyrekin batera. Segiko kide izatea egozten diete. Biak ezkutuan izan dira uda hasieratik, eta Sagardoy joan den irailaren 29an atxilotu zuen Guardia Zibilak Barañainen.
AskeGunea sare sozialen bitartez herritarrei iganderako dei egiten ari da.
Euskal Herria, ohar garrantzitsua: Igandean denok Iruñera. Irabaziko dugu!
— Herri Harresia (@AskeGunea) October 8, 2013
Igandean Iruñera joateko dei egiten duten kartel hauek sarean zirkulatzen ari dira.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks