Lander Arbelaitz
Hasiera » AskeGunea » Herri harresien esperientziaz dokumentala finantzatzeko crowdfunding kanpaina abian
Aza08 0

Herri harresien esperientziaz dokumentala finantzatzeko crowdfunding kanpaina abian

Atalak: AskeGunea, AskeGunea Ondarroa, Desobedientzia zibila, Euskal Herria, Herri Harresia Iruñea

Ertzaintza Urtza Alkorta babesten ari zen jendea zubitik ateratzen Ondarroan.

Ertzaintza Urtza Alkorta babesten ari zen jendea zubitik ateratzen Ondarroan.

Herri harresien esperientzia kontatuko duen dokumentala abiatu du Eleak mugimenduak: Desobedientzia, elkartasunetik konpromisora!. Crowdfunding bidez finantzatu nahi dute eta horretarako 8.000 € aurrikusi dituzte. Lana Ricard Salom kataluniarrak zuzenduko du, eta aurrez 120 ordu, Euskal Herriaren aurkako tortura dokumentala egina du.

Dokumentalak  elkarrizketa eta irudien bitartez azken hilabeteetan atxiloketen aurka, zein eskubide zibil eta politikoen alde garatutako desobedientzia zibil mugimendua azaldu nahi du. Eleakek adierazi duenez, 200 pertsonatik gora daude beren jarduera politikoagatik epaituak izateko zai. Ondorengoak aipatzen dituzte:

Atxiloketak, epaiketa politikoak eta Herriraren aurkako operazioa; grebalari atxilotuak, isunduak eta zigortuak; ekintzaile begano baten atxiloketa, San Ferminetako txupinazoan ikurrina erraldoia zintzilikatzeagatik sei pertsona atxilotuak eta beste batzuk 2010eko antzeko gertaerengatik epaituak; AHTren aurka Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinari tartak jaurtitzeagatik inputatuak; beste hainbat erakunderen aurka oraindik amaitu ez diren sumarioak: Askapena, Ekin, EAHK, abokatuak, EAE-ANV, Askatasuna, Apurtu…

Donostiako AskeGunean jendea lotarako izen eman (Arg: Makoki / AskeGunea)

Donostiako AskeGunean jendea lotarako izen eman (Arg: Makoki / AskeGunea)

Helburua da “agerian uztea errepresioaren izaera politikoa eta honek zein eragin duen hauek pairatzen dituztenengan. Nola eragiten duen giza harremaneta eta garapen pertsonalean inkomunikazioak, torturak, behin behineko kartzelaldiak edo urteetan epaiketa baten zai egoteak. Baita epaiketa eta atxiloketa hauei erantzuteko herritarrek hartutako konpromiso jarrerak ere.

Verkami bidez 40 egunetan 8.000 € lortu nahi dituzte eta 7 egunetan 2.000dik gora jarri ditu jendeak. Diru honekin grabaketa, edizio eta posprodukzio gastuei aurre egingo liokete egileek. Ekimena azaltzen duen gunean adierazi dute behin finantziazioa lortuta, lanean hasi eta martxorako amaituta izan nahi dutela.

ARGIAko materialaren lizentzia libreei esker dokumentalean erabiliko dira hedabide honek hartutako irudiak, horregatik dago lankidetzan ariko diren eragileen artean. Beste hainbat elkarte eta hedabiderekin ere egingo dute elkarlana, hala nola, Ateak Ireki, Eguzki Bideoak, Torturaten Aurkako Taldea edo Sare Antifaxistarekin.

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Herri harresien esperientziaz dokumentala finantzatzeko crowdfunding kanpaina abian | Herri Harresia - […] [Argiatik hartutako artikulua, bere Creative Commons lizentzia libreei esker] […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA