Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » Soldadu britainiar ohiek Belfasten zibilak hil zituztela aitortu dute
Aza21 2

Soldadu britainiar ohiek Belfasten zibilak hil zituztela aitortu dute

Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Irlanda Iparraldea

1981eko argazkia. Manifestariak Belfasten Britainia Handiko soldaduei aurre egiten. (The Independent)

1981eko argazkia. Manifestariak Belfasten Britainia Handiko soldaduei aurre egiten. (The Independent)

Britainia Handiko armadako kideek Irlanda Iparraldeko zibilak hil zituzten, operazio horietan ibilitako kide batzuek BBCri aitortu diotenez.

Inteligentzia zerbitzuek Military Reaction Force (MRF) taldea eratu zuten 40 kiderekin eta 18 hilabetez aritu ziren Belfasten lanean, 1973an bertan behera utzi zuten arte. Talde honetako kideek publikoki lehen aldiz egin dute hitz eta beren lana Belfasten IRAko kideak “ehizatzea” zela esan dute. Beren ustez, unitateak “bizitza asko salbatzeko balio izan zuen”.

IRAren gotorleku zen Belfast mendebaldea patruilatzen zuten kalez jantzita. Zabor biltzailez jantzita edo mozkorrarena eginez, hiriko susmagarriak kontrolatzea zen beren lana. Argilunak ugari dira, taldeak bere ekintzak aurrera eraman zituen bitartean, BBCri kontatu diotenez, beren ustez IRAko kide ziren herritarren aurka tiro egin zuten behin baino gehiagotan.

“IRA kaletik atera eta bere ekintzak minimizatzen genituen… eta tiro egin behar bazitzaien, egiten zitzaien”.

Zenbat jende hil zituen unitate horrek?

“Ume-hiltzaileak, terrorista gogorrak ehizatzen genituen, inongo arazorik gabe hilko zintuzten jendea azken finean”, adierazi du soldaduetako batek. Beste elkarrizketatuek ere beren burua defendatu dute eta IRAren amaiera lortzen lagundu zutela diote. Irlanda Iparraldean 1972an 10.600 tiroketa izan ziren. Ezinezkoa da jakitea unitate hori zenbatetan egon zen sartuta, artxiboak suntsitu egin baitzituzten eta BBCren ikerketarako inongo kiderik ez inkriminatzeaz arduratu baitziren.

Zibilak hil zituztela aitortu dute baina.

BBCko kazetariek armatu gabe zihoazen hamar zibilen heriotzak gutxienez MRFrekin lotu dituzte. Guztiak 1972koak. Hauetako baten alabak, Patricia McVeighek, sinesten du bere aita Patrick kaleko jantziz zihoazen soldaduek hil zutela bizkarretik tirokatuta. Berarentzat justizia nahi duela defendatzen du.

“Errugabea zen, kalean oinez joateko eskubide osoa zuen. Ez zuen horrela hiltzerik merezi”.

Ikerketak bertan behera?

Albistea egun aproposetan etorri da, Ipar Irlandako justizia ministro John Larkinek aditzera eman baitu gatazkarekin loturiko eta 1998ko Ostiral Santuko Akordioaren aurretik gertatutako hilketen ikerketak bertan behera utzi behar liratekeela.

Biktimen senideen elkarteek gogor kritikatu dute proposamena. Alderdi unionista eta errepublikarrek ere bai. Eta azkenik, David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak berak ere Larkin bakarrik utzi du.

“Ipar Irlandako justizia ministroaren hitzak bere hitzak dira, ez dira beste inoren izenean esanak”.

Itxi gabeko zauriak Irlandan ere.

2 Iruzkin

  1. andmujika | 2013-11-21 at 12:02

    1998a oso urrun gelditzen da. Zu eta ni ikastolan genbiltzan oraindik…
    Uda honetan Belfasten egon nintzen eta bizpahiru eguneko bisitan ere garbi ikusi nuen itxi gabeko zauri ugari dauzkatela.
    Eta albiste honekin ikusten dugu memoriaren asuntoak ere luze jo dezakeela.
    Ondorioa: gurean pazientziaz hartu behar ditugula gauzak, ez ditugula gauzak egun batetik bestera lortuko.

    Reply
  2. Lander Arbelaitz | 2013-11-21 at 14:26

    Erabat ados Andoni. Asumitu beharra dago zauriak ixteko epe luzeko eta alde guztiek onartutako estrategia bat planteatu behar dela, egian, justizian eta erreparazioan oinarrituta.

    Gurean kostako da poliziak horrelako aitorpenak egiten entzutea… baina hori ere iritsiko da.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA