Lander Arbelaitz
Hasiera » Guaraniak » Guarani komunitate baten garaipen txikia Brasilen
Mar24 0

Guarani komunitate baten garaipen txikia Brasilen

Atalak: Guaraniak

Guaraniak beren lurretara itzulera ospatzen (Arg: Survival)

Guaraniak beren lurretara itzulera ospatzen (Arg: Survival)

Brasilgo Guarani komunitate batek, urteetako borrokaren ostean, lortu du beren lurretara itzultzea, bertan zeuden baserritarrak mugituz. 200 bat dira indigenak, Survival guneak jakinarazi duenez. Baserritarren eta herrialdeko sistema judizialaren aurkako borrokan ia etsirik, zera adierazi zuten 2012an, desesperaziotik gertu: “Hil gaitzazue guztiak eta ondoren lur hauetan ehortzi“.

Herri honen aldarrikapenari neurri hartzeko balio dute Survival erakundeko zuzendariaren hitzek. Zera adierazi zuen orduan:

“Brasilgo herri indigenen desagertzeak herrialdearen historia zikintzen du, eta etsigarria da ikustea garai kolonialeko krudelkeria eta gehiegikeriek bere horretan irauten dutela, Brasilgo sistema judizialak babestuta. Pyelito Guaraniek egin duten aldarrikapena ezin garbiagoa da: beren lurrik gabeko bizitza miseria eta sufrimenduz hain betea dago, non ez duten bizi ere egin nahi. Brasilek neurriak hartu behar ditu beste herri bat suntsitu aurretik”.

2014ko martxoan, epaileak ebatzi du arrazoia dutela eta aldarrikatzen ari ziren lur sailera joan daitezkeela bizitzera. Ondorengo bideo labur honetan, guarani batek azaltzen du beren arbasoen lurretara itzuli nahi dutela.

 

Guaraniek une garrantzitsua bizitu zuten orain hilabete batzuk, Brasilgo Gobernuak onartu baitzuen eurek eskatzen zuten lurra berena zela, eta herri indigenen babeserako neurriak hartuko zituela. Badirudi albiste dugun hau horietako bat izatea. Joan den hilabetean Zeelanda Berriko Maori kazetari talde bat Guaraniekin izan da eta “Genozidio isila” erreportajea egin dute.

Guztira, 257.000 bat guarani bizi direla kalkulatzen da. Brasilen, Paraguayn, Argentinan eta Bolivian bizi dira eta beren hizkuntza propioa mintzo dute.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA