Lander Arbelaitz
Hasiera » AskeGunea » AskeGunearen lehen urteurrenean, desobedientzian sakontzeko topaketak
Mar27 0

AskeGunearen lehen urteurrenean, desobedientzian sakontzeko topaketak

Atalak: AskeGunea, Desobedientzia zibila, Euskal Herria

AskeGunea Donostian, 2013ko apirilean. (Arg: Askegunea)

AskeGunea Donostian, 2013ko apirilean. (Arg: Askegunea)

Donostiako AskeGunea osatu zela lehen urteurrena betetzear den honetan, Libre Topaketak 0.1 antolatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan bertan. Hausnarketa, formakuntza eta eztabaida saio kolektiboa antolatu dute. Beren hitzetan, “donostiarrek eskubide zibil eta politikoen alde duten konpromisoaren islatzeaz gain, gure artean gero eta aipatuagoak diren konpromisoa, desobedientzia zibila, herri erresistentzia edota konfrontazio demokratikoa nola ulertu eta bideratu nahi ditugun elkarrekin hausnartzea proposatzen dugu, gure arteko formakuntzaren saio kolektiboa burutuz”.

Azken arratsaldean egin zen kontzentrazio jendetsua.

Azken arratsaldean egin zen kontzentrazio jendetsua.

Ekimen nagusiak hiru izango dira:

1- Donostian dauden eragile sozialen azoka.

Antolatzaileek adierazi dute helburu nagusia hirian lanean ari diren eragile sozialen berri ezagutaraztea dela, eta elkarren artean harremanak indartzea. Bertan parte hartu nahi duten eragileek, desobedientziarekiko konpromisoa eta makro epaiketen aurkakotasuna, zein auziperatuekiko elkartasuna azalduko lukete.

2- Konpromisoen hitzarmena edo desobedientzia hausnarketa markoa. Hau egiteko, desobedientzia mugimendua indartzeko konpromisoen hitzarmena dokumentua banatuko zaie herritarrei, hauen ekarpenak biltzeko. Arloka edo espazio sektorialen arabera bilduko lirakete: euskararen espazioa, hezkuntzarena, kulturarena, gazteriarena, desjabetzarena, presoen eskubiden aldekoena, emakumeena, langile borrokarena, jai herrikoiena, auzo elkarteena…

3- Askekanpada. Helburu bakarra: orain urtebete Bulebarrean gertatu zena gogoratzea, auziperatuekiko elkartasuna adieraztea eta epaiketa politikoekiko aurkakotasuna azaltzea.

Topaketetarako prestatu duten dokumentua:

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA