Lander Arbelaitz
Hasiera » Hedabideak » Galdera desbideratuak artaldea zuzentzeko
Aza30 0

Galdera desbideratuak artaldea zuzentzeko

Atalak: Hedabideak, Iritzia

Frente Atleticoko neonaziek beste pertsona bat hil dute. Galiziarra izan da oraingoan. Aitor Zabaleta labankadaz hil zutela 16 urte bete dira. Sinets genezake kirol-afera soila dela. Edo ez.

Azkar sartu dira ohiko hedabide nagusiak herritarrak hunkituta dauden une hauetan artaldearen norabidea markatzera. Partidua bertan behera uzten saiatu da Liga, jakinarazi digu Marcak. Partidua bertan behera utzi behar al zuen LFPk?, galdetu digute inkesta interaktiboetan zertaz pentsatu behar dugun erabakitzen dutenek. Jardunaldi osoa utzi behar al da bertan behera? ausartagoek. Sare sozialetan jendea honi buruz ari da eztabaidan.

“Distrakzioa: Informazio hutsalekin jendearen arreta desbideratu, audientzia ez dadila kezkatu gai garrantzitsuekin”, dio Chomskyk idatzitako manipulazioaren 10 arauetako batek.

Eta testuingurua zein da? Eskuin muturreko taldeak ugalduz doaz Espainian, Nicolas Txikiz ari diren hedabideek esaten ez badigute ere. Eta eskuin muturrak funtzio zehatza dauka egungo sisteman: beldurra hedatuz bestelako gizarte bat eraiki nahi dutenak desaktibatzea. Egungo kapitalaren interes berak. Kanpotik garbiago ikusi ohi denez, hor da Grezia adibidez, begirau nahi dionarentzat.

Galdera proposamen bat behin hona iritsita: Talde faxistak onartu behar al ditu estatuak? Zer erantzungo/eskatuko luke jendeak?

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Orduan, zerikusia du futbolarekin ala ez? | Slump doktorearen zaintiratua - […] inolaz ere, eskuin muturreko taldeak ugaltzen ari diren testuinguruan gertatu direla Madrilekoak, Lander Arbelaitz lankideak nabarmendu duen […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA