Lander Arbelaitz
Hasiera » Kurdistan » Torturapean sinatutakoagatik 22 urteko kurdua exekutatu nahi dute Iranen
Ots17 0

Torturapean sinatutakoagatik 22 urteko kurdua exekutatu nahi dute Iranen

Atalak: Kurdistan

Torturapean ateratako deklarazioagatik Saman Naseem izeneko kurdua exekutatuko dute ostegunean Iranen. Herrialde hartan ilegalizatuta dagoen PJAK alderdi kurduko kide izatea egozten diote, eta 17 urte zituela Irango Iraultzaren Guardiako kide bat hil izana sinatu zuen. Gerora, 97 egunez torturatu zutela salatu du, eta autoinkulpazioak erabat ukatu ditu egun 22 urte dituen auzipetuak.

Nire exkuzioaren zain, gutun bat Ekialdeko Kurdistandik gutunean Naseemek ondorengoak salatu ditu: Beso eta hanketatik zintzilik izan zutela ordu luzez, ez ziotela lo egiten utzi, bere senideak ere atxilotuta zeudela esan ziotela eta hil egingo zutela. Besteren artean dio, “bizitzaren eta heriotzaren artean” zegoen unean sinatu zuela autoinkulpazioa. Bere familiak salatu du eskuko azkazalak kendu zizkiotela.

Epailearen aurrean autoinkulpazioak ukatu zituen, esanez soilik airera egin zuela tiro eta ez zekiela zer zegoen idatzita torturapean sinatzera behartu zutenean. Saman Naseemi ez zioten abokaturik izaten utzi ikerketa hasi zenean.

Giza eskubideen aldeko erakundeak Irango Ayatolah den Ali Khameneiri exekuzioa geratzeko eskatzen ari dira, tartean Aliance for Kurdish Rights eta Amnesty International.

Twitterren #SaveSaman and #SamanNaseem traolak erabiltzen ari dira, baita @khamenei_ir Khameineiren erabiltzaileari mezuak bidaltzen ere.

B941m-tIMAAdHI3

 

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Exekutatu egin dute Iranen 97 egunez torturatu zutela salatu zuen kurdu gaztea | Lander Arbelaitz - […] zuten bezala eta ARGIAn jaso genuen gisan, otsailaren 19 arratsaldean Iranen urkatu egin dute Saman Naseem 22 urteko gazte…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA