Lander Arbelaitz
Hasiera » Tatariarrak » Krimeako tatarerazko telebista bakarra lizentziarik gabe utzi du Errusiak
Api08 0

Krimeako tatarerazko telebista bakarra lizentziarik gabe utzi du Errusiak

Atalak: Tatariarrak

atr_channel

Krimeako tatareraz lan egiten duen munduko telebista kate bakarra, ATR, lizentziarik gabe utzi du Errusiak. Erabakia teknikoa izan dela adierazi diete Nationalian irakur daitekeenez, legedia betetzeko eskabideak ez dituela garaiz bete argudiatuz. Internet bidez emititzen jarraitzen du eta lotura honetan ikus daiteke telebista berak nola eman duen albiste honen berri.

Tatariarren alderdi politiko nagusi den Qurultay-k “jazarpena” salatu du, eta Amnesty Internationalek “Krimeako tatariarren komunitatea intimidatzea” bilatzen duela uste du. ATR kate pribatua da eta tatarieraz, errusieraz eta ukraineraz egiten ditu saioak. Bere arduradunek prentsaurrean esan dute satelite edo internet bidez emititzen jarraitzen saiatuko direla.

Hizkuntza hau 480.000 pertsonak hitz egiten dutela kalkulatzen dute eta telebista 2005ean sortu zuten.

Horrez gain, Errusiako legediaren arabera erregistratu ez duten beste kate bat QHA berri agentzia tatariarra da. Gaur egun, agentzia honek berriak sortzen jarraitzen du. Beheko irudian ikus daiteke non hitz egiten den Krimeako tatariera.

2014ko martxoan egindako erreferendumaren ondorioz, Krimeak Ukraina izateari utzi eta Errusia izatera igaro zen. Parte hartzea %83.1-koa izan zen eta %96,77k Errusiarekin anexionatzea babestu zuen.

 

Irudia: "Crymean Tatar lang" by Olegzima - Библиотека Конгресса США [

Nor dira tatariarrak?

Wikipedian irakur dezakegunez, jatorrian Krimeako penintsulan bizi zen talde etniko turkiarra dira. Krimeako tatarieraz hitz egiten dute. Krimean bizi direnez gain, Krimeako tatariarren diaspora handia dago Turkia, Errumania, Bulgaria, Mendebaldeko Europa eta Ipar Amerikan, baita komunitate txiki batzuk ere Finlandia, Bielorrusia, Lituania eta Polonian ere.

Gaur egun, 250.000 tatariar daude Krimean, eta beste hainbeste Asia erdialdeko beste toki batzuetan (Uzbekistanen nagusiki).

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA