Lander Arbelaitz
Hasiera » Komunikazioa politika da » Txistuak Europako ereserkiari Donostian, festa eta politika ez nahasteko?
Urt20 0

Txistuak Europako ereserkiari Donostian, festa eta politika ez nahasteko?

Atalak: Komunikazioa politika da

 

Txistualdi ozena jaso du Europako ereserkiak Donostiako Plaza Berrian Danborradaren hasieran jo dutenean.

Modu tranpatian, festa eta politika ez direla nahastu behar irakurri diot bati Twitterren, aspaldi entzun gabeko ergelkeria, festena gauza isolatua izan eta boteretik beren proiektu politikoa bultzatzeko erabiliko ez balitz bezala.

Gudak eragin eta errefuxiatuei sartzen uzten ez dien EB, aberats eta gainontzeko guztion arteko aldea arriskutsuki handitzen doan EB, bere estatuen barnean eta mundu osoan milaka hizkuntzaren desagertzea ahalbidetzen duen Europar Batasunaren ereserkia, Danborradan. Bide batez esan, egun sinboliko honetan, bi pertsona hil dira pobrezian Boulevardean Europako Kultur Hiriburuan. EBren proiektu politiko hori identifikatzen duen konposizio musikala hain izaera herrikoia duen festa batean horrela kaltzadorearekin sartu eta sustatzea zer da ba ez bada politika?

Deialdia eta txistuak ere bai. Presoen dispertsioaren aurkako aldarriarekin berdin. Festetan, bizitzako gainontzeko esparru guztietan bezala, politika egiten da. Eta inongo konplexurik gabe.

 

 

12525194_10153238900366389_7476816266852923618_o

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Txistuak Europako ereserkiari Donostian, festa eta politika ez nahasteko? | Donostiaren 2016 ertzak - […] [Lander Arbelaitzen artikulua] Txistualdi ozena jaso du Europako ereserkiak Donostiako Plaza Berrian Danborradaren hasieran jo dutenean. […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA