Klima aldaketaren aurka 22 hegaldi bertan behera uztea eragin zuten #Heathrow13 ekintzaileak kartzelara?
Londresko Heathrow aireportuko pista batean beren buruak kateatuta protesta egin zuten 13 ekintzailek 2015eko uztailean. Egunero bataz beste 1.300 hegaldi ateratzen diren aireportuak bi pista nagusi ditu, eta hirugarren bat eraikitzea onartu dute. Honen eta aldaketa klimatikoaren aurka egin zuten protesta Plane Stupid mugimenduko kideek. Ekintzaile hauen kasuak oihartzun berezia izan du Erresuma Batuan, kartzela zigorra eskatzen baitiete. The Independent egunkarian irakur daitekeenez, epai irmoa egunotan jakinaraziko dute.
Aireportuaren inguruko hesia moztu eta pistan kateatu ziren. Ondorioa: guztira 22 hegaldi bertan behera geratu ziren eta 13 lagunak atxilotu zituzten. Kalte ekonomiko handiak eragin zituzten. “Nahita hautatu geunen lekua, lur hartu behar zuten hegazkinak ez arriskuan jartzeko. Baina hala ere, gu ez gara korporazio handiak, ez daukagu horrenbeste baliabide gure gorputzak beste”, irakur daitezke Boris Johnso ekintzaileetako baten hitzak The Guardian egunkarian.
Ekintzaileek salatu dute, Erresuma Batuak klima aldaketaren aurkako konpromisoa sinatu eta egun gutxira erabaki zuela aireportua handitzea, eta beren hitzetan, ezin da klima aldaketaren aurka sendo jokatu abiazio industriak zabaltzen jarraitzen badu. “Klima aldaketa narratiba orokorrean txertatu behar dugu, aireportua handitu behar dela dioen txostena atera zenetik, ez dugu gaia ongi kokatu”.
Heathrow aireportuak 2030. urterako, 150 heriotza eragingo ditu urteko, hirugarren pista eraikiz gero. Zein da ekintza kriminala?
Epaiketa abiatu zuten kideon aurka, eta esan bezala, kartzela arriskua daukate. Aipagarria froga zientifikoak mahai gainean jarrita, norbanakoak gas igorpenak murrizteko egin dezakeen ekintzarik indartsuenetakoa hegaldi bat bertan behera uztea dela.
13 kide hauek kartzelara bidaltzea, protesta baketsuen alorrean aurrekari larria jartzea litzatekeela uste du askok.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks