Gose greba mugagabea abiatu dute 13 preso politiko sahararrek
Martxoaren 1ean Gdeim Izik kanpamenduko preso politiko sahararrek gose greba mugagabea abiatu zuten. Rabat-eko Salé kartzelan daude espetxeratuta, Marokon.
Bost urtez atxilotuta izan ostean, 2013ko otsailaren 17an Rabaten epaitegi militar batek 20 urtetik bizi osora doazen espetxe zigorrak ezarri zizkien, beren militantzia politikoagatik eta Gdeim Izik-eko kanpaldi baketsuan parte hartzeagatik.
Lotura honetan gaztelaniaz irakur daitekeen manifestuan adierazi dutenez, hainbat helburu ditu grebak:
– Nazio Batuetako Idazkari Nagusiaren arreta deitzea.
– Elkartasun mugimenduak berrindartzea.
– Marokoko Estatuak ezartzen dituen trabak salatzea.
– 2013an Epaitegi militarrak ezarritako zigorrak bertan behera uztea eta preso hauek berehala aske geratzea baldintzarik gabe.
– Preso politiko gisa beren aitortza izatea, horrek eskubide mailan dituen ondorioekin.
– Giza Eskubideen eta elkartasunaren alorrean ari diren nazioarteko GKE eta mugimenduen babesa eskatzea.
Martxoaren 12an, larunbata, Espainiako Estatuko hirietan kontzentrazioak antolatzeko deia egin dute, gose greban dauden presoekin elkartasunez.
Hauek dira greba abiatu duten presoak: Mohamed Bashir Boutanguiza, Sidahmed Lemyejed, Ahmed Sbaai, Mohammed Bani, Brahim Ismaili, Sidi Abdullah Abahah, Naama Asfari, Hassan Dah, Mohammed Boreal, Cheikh Bang, Mohammed M’Barek Lefkir, Abdullah Toubali eta Bashir Khada.
Frantziak NBerakundean Maroko babestten du, beraz herrialde horrek egiten dituen hilketak ikertzen ezin ez baitira ezerezean gelditzen dira