Lander Arbelaitz
Hasiera » Desobedientzia zibila » AEBetako presoen grebarik handiena historian, esklabotza modernoaren aurka
Ira13 0

AEBetako presoen grebarik handiena historian, esklabotza modernoaren aurka

Atalak: Desobedientzia zibila

Irailaren 9rako greba deituz kartela.

Irailaren 9rako greba deituz kartela.

AEBetako 24 estatutako 40 kartzelatan, presoek greba egin dute joan den ostiralean, irailak 9, lan behartuaren, isolamendu egoeren, osasun zerbitzu eskasen eta eraso bortitzen aurka. AEBetako historiako presoen grebarik handiena izan dela nabarmendu dute askok eta kalean babes ekintza ugari egin dituzte asteburuan.

Kanpoko ekintzaileen laguntzarekin antolatuta, New Yorkeko Attica presondegiko altxamenduaren 45. urteurrena hautatu dute greba egunerako. 1971n, AEBetako presoen matxinadarik handiena antolatu zen, presoen eskubide politikoak eta bizi baldintza duinen eskaerak oinarri hartuta. George Jackson Pantera Beltza kartzelako zaindariek hil eta bi astera Attica-n zeuden 2.200 preso matxinatu, kartzelaren kontrola eskuratu eta lau egunen ostean, polizia sartu zenean, guztira 43 hildako utzi zituzten. Lotura honetan ikus daitezke garaiko argazkiak, hemen gertatu zenari buruzko kontakizuna eta hemen Wikipediako artikulua.

Incarcerated Workers Organizing Committee (IWOC) sindikatuak antolatu du greba, AEBetako presondegi sistema ere salatzeko baliatuz. Egun, munduko biztanleen %5 dituzte AEBek, baina preso gehien duen herrialdea da: munduko lau presotik bat bertan dute. Trukean ia ezer jaso gabe, presoak lan egitera behartuak dira; XXI. mendeko esklabotza izendatu dute. Kartzela sistemaren pribatizazioak negozio borobil bilakatu du egoera. Presoak egun Attica-ko baldintza bertsuetan daudela jarri dute mahai gainean protestarekin, lan behartua eta osasun baldintza pobreak barne.

widecover-980x363-624x231

Gaian sakondu nahi duenarentzat, IWOC sindikatuaren webgunea eta Roar aldizkariko erreportaje hau. Twitterren #PrisonStrike traola erabiltzen ari dira informazioa zabaltzeko. Azpian zenbait argazki.

Oaklanden presoen greba babesteko martxa.

Oaklanden presoen greba babesteko martxa.

Protesta Wisconsinen.

Protesta Wisconsinen.

IMG_4328-750x600

IMG_437864

CsBWWziVMAE7ZzC.jpg large

Presoen lan behartuaz etekina ateartzen duten enpresen aurkako ekintzak egin zituzten.

Presoen lan behartuaz etekina ateartzen duten enpresen aurkako ekintzak egin zituzten.

Cr86ED1VMAE8DE0

phoenix

tumblr_obtkrdU9vi1vqn29go1_1280-980x600

IMG_0119-e1471151032312-2

Cr9j15CUEAAodVz

#Portland: Cronología d las acciones de activistas q apoyan la huelga d presxs #PrisonStrike v @itsmikebivins [Hilo] pic.twitter.com/3HWY9EGOpE

— Revolución Real Ya (@RRYrevolucion) 2016(e)ko irailak 12

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA