Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » Mendebaldeko Sahara estatu gisa onartzeko eskatu du Suediako parlamentuak
Abe07 1

Mendebaldeko Sahara estatu gisa onartzeko eskatu du Suediako parlamentuak

Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Mendebaldeko Sahara

Sahara, western sahara, maroco, polisario front, frente polisario, frente polisarioa, erreferenduma, referendum

Sahararrek 30 urte daramatzate desertuan, autodeterminazio erreferendum justu bat antolatzeko nazioarteko babes nahikorik gabe. (Arg: Michele Benericetti)

Suediako parlamentuak Mendebaldeko Sahara estatu gisa “lehenbailehen” onartzeko eskatu dio asteazkenean herrialdeko Gobernuari. Legebiltzarrean Mendebaldeko Sahararen baliabide naturalen lapurretari buruzko konferentzia egin ondoren izan da. Kontserbadoreak agintean dituen Suediako Gobernuak hurrengo egunean ezetz erantzun dio.

Fronte Polisarioak Suedian duen ordezkariak legebiltzarraren ekimena txalotu du. “Gainontzeko Europako estatuentzat adibide izatea nahi dugu, pauso historikoa baita”. Europako estatu bateko lehen legebiltzarra da halako eskaera egiten duena. Alderdi Sozialdemokratak, Alderdi Berdeak eta Ezkerreko Alderdiak aurkeztu dute ekimena. Gobernuak ezetz erantzun du ordea. “Suediako Gobernuak ez du Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa onartzeko asmorik (…) estatu berriak onartzeko herrialdeak duen posizio tradizionala nazioarteko irizpidean oinarritzen da”. NBEko 82 estatuk eta Afrikako Batasunak onartzen dute Sahararen independentzia, baina horietan ez dago Europako herrialde bakar bat ere.

Halere, baliteke gaiak laster beste buelta bat izatea, El Paísek ekimenaren berri ematen duten artikuluan baitio posible dela Suedian Alderdi Sozialdemokrata boterera laster heltzea eta orduan berriz Mendebaldeko Sahara onartzeko ekimenak abiatzea.  “Suediako politika gertutik jarraitzen dituen iturri bat” aipatuz egin dute baieztapena.

Testuingurua labur

1975an agintari frankistek Maroko eta Mauritaniako estatuei eman zieten lurraldea 14.591.202.498 pezetaren truke, Urko Apaolazak bere garaian Sahara salgai artikuluan kontatzen zigunez. Mauritania 1979an erretiratu zen, eta ordutik Rabaten esku dago eremu handi bat. NBEk ez du okupazio hori onartu, baina ordutik ez da fundamentuzko ezer egin. Egoerak bere horretan dirau.

Sahararren aurka gogor bortxatu zen polizia marokiarra, bertan ziren nazioarteko ekintzaileek adierazi dutenez.

Sahararren aurka gogor bortxatu zen polizia marokiarra, bertan ziren nazioarteko ekintzaileek adierazi dutenez.

Fronte Polisario erakunde armatuak independentzia aldarrikatu zuen 1976an eta Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa (SAED) izena eman zion. SAEDek kudeatzen du Morokok okupatuta ez duen lurraldea. 1980an hasita, Marokok 2.720 km luzera duen murrua eraiki du eta hala, errefuxiatuak ezin dira beren etxeetara itzuli.

Azken urteotan borrokak izan dira, eta nabarmendu diren azkenekoetan, 2010eko Saharako matxinadan, bi eguneko istilu larriak izan ziren hainbat hiri eta kanpamendutan. Fronte Polisarioak emandako datuen arabera, polizia marokoarrak 19 pertsona hil zituen, 4.500 zauritutik gora eragin eta 2.000 pertsona baino gehiago atxilotu.

Gaian sakontzeko

Gaiarekin lotuta, Jon Garañoren eta Aitor Arregren Sahara Marathon dokumentala benetan bikaina da, bai zinematografikoki, bai bertan kontatzen den historiagatik ere.

Basamortuko irribarreak lanean, ekimen solidarioak medio Euskal Herrira etortzen diren haurren historia kontatzen digu Arantxa Gurmendik, baita kanpamenduetan bizi diren sahararren bizi baldintza eta gatazkaren arrazoiak ere.

Garrasia Saharatik dokumentalean, sahararren gatazkari buruzko argazki sakona jaso dezakegu. Unai Aranzadik MunduBat GKEren eskutik Frente Polisarioko ekintzaileen jarrera erresistentearen arrazoiak azaldu ditu.

Iruzkin bat

  1. Kepa | 2012-12-12 at 9:31

    Gora Sahara askatuta! Zorte on blogarekin!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA