Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » Maputxeen gatazka berotzen ari da berriro
Urt09 0

Maputxeen gatazka berotzen ari da berriro

Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Wallmapu

Maputxeen manifestazioa. Irudia: Indymedia

Maputxeen manifestazioa. Irudia: Indymedia

Hogei kaputxadunek Werner Luchsinger enpresagizon eta latifundista txiletarraren etxea erre zuten urtarrilaren 4an. Emaztearekin batera, hil egin zuten, eta ordutik, Maputxe Herrian edo Wallmapun giro politikoa asko gaiztotu da.

Maputxeei egotzi dizkiete heriotzak eta Txileko presidente Sebastián Piñerak Pinocheten ondaretik asko duen Lege Antiterroristaren erabilera zorrotza agindu du. Jada polizia operazioak egiten ari da maputxeen hainbat herritan. Orain lau urte poliziak tiroz hildako Matías Catrileo 22 urteko maputxearen izena berriz azaleratu da, itxi gabeko zauriekin gertatu ohi den bezala.

Maputxe herriaren eta Txileko Estatuaren arteko harremanak zailak dira, indigenak 1883tik beren lurraldea aldarrikatzen baitute, eta estatuak nolabait esateko, guda deklaratu baitie beren oinarrizko eskubide asko ukatuz.

Egun 800.000 bat maputxe bizi direla kalkulatzen dute eta gehienak herrialdearen hegoaldeko La Araucanía eta inguruetan bizi dira. Piñera egungo presidente eskuindarraren gobernuarekin zuten harreman txarra erabat gaiztotu da 2013a hasi denetik. Hemerotekak begiratu besterik ez dago ikusteko Piñerak jatorrizko herri honekiko duen ezinikusia, herrialdeko hedabide nagusiek lagunduta zabaldua. Terrorista terminoa hitzetik hortzera darabilte maputxeen gaiak jorratzean.

 

Karabineroak maputxeen herri batean sartzen.

Karabineroak maputxeen herri batean sartzen.

Ekintzaile maputxeek beren lurretan ezarritako latifundisten aurkako erasoak egin izan dituzte, ondasunei su emanez, eta normalean hildakorik eragin gabe. Mapuexpress webgunean ere, ekintza egin zutenek “marra gorria gurutzatu” zutela diote. Baina zergatik hil dituzte Luchsinger eta bere emaztea? 2008an Txileko poliziak Matías Catrileo tiroz hil izana gakoa da egun La Araucanían gertatzen ari dena ulertzeko.

Mapuexpress gunean horrela azaldu dute:

“Kaputxadunek Luchsingerri, bere emazteari eta beren ondasunei su eman bazioten, Catrileoren heriotza gogoratzeko ekintzen barruan izan zen. Catrileoren heriotzak piztu zuen orain lehertu den bonba honen metxa”.

Latifundisten aurkako ekintza batean, Catrileo eta beste kide batzuk Luchsingerren lurretan sartu ziren (1.200 hektarea), maputxeek beren lurrak direla aldarrikatzen duten eremuan. Txileko lege antiterroristak baimenduta, estatuak ordaindutako segurtasun  indarrak zeuden lur horiek zaintzen, eta maputxeak eremuan sartu zirela ikusita poliziak tiro-sorta bat bota zuen. Catrileo bizkarretik jo zuen bala batek, birika zulatu zion, eta minutu gutxiren buruan hil zen. Ihes zihoazen maputxeek gorpua eraman zuten eta irrati komunitarioen bidez bolbora baino azkarrago zabaldu zen albistea, egunkari nagusietara iritsi arte. Tiro egin zuen polizia frogak faltsutzen saiatu bazen ere, azkenean militarrek epaitu zuten, baina ez zuten zigortu eta egun polizia gorputzean lanean jarraitzen du.

Catrileoren omenez haur maputxeek egindako marrazkia.

Catrileoren omenez haur maputxeek egindako marrazkia.

Ordutik justizia eske dabiltza maputxeak, gaztea beren kausaren sinbolo bilakaturik. Urtarrilaren 4an Catrileoren memoria gurtzen dute.

Txileko estatua, berriz, maputxeak bizi diren eremuetara polizia militarra eramaten ari da Luchsinger eta emaztearen heriotzaz geroztik. Ostiralean bertan, Cautín probintzian istiluak izan ziren poliziaren eta herritarren artean.

Testuinguru pixka bat

1641ean konkistatzaile espainiarrek (zenbat euskaldun izango ote ziren bertan?) eta maputxeek bakea sinatu zuten mende bateko borroken ostean. Bio Bio ibaiaren hegoaldeko lurraldeak eta beren askatasun osoa onartu zuten espainiarrek. Halere, borroka eremuan irabazitakoa Txileko errepublika independentea sortzean galdu zuten, Araucaníaren Baketzea operazioaren bidez. 1859an Manuel Montt presidente txiletarrak abiatu zuen, eta 1883ko maputxeen porrotarekin amaitu zen borroka. Hala, kontrolpean zuten lurralde osoa galdu zuten.

Hemen azpian, YouTuben topatu dudan maputxeen gatazka 30 segundutan.

Informazio gehiago, Pello Zubiriak 2008an idatzitako erreportaje honetan: Patricia Troncoso maputxeak 100 egun gose greban.
Izan ARGIAko bazkide: Astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA