Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » Hiru ekintzaile kurdu hil dituzte tiroz Parisen, Turkiaren eta PKKren negoziaketen erdian
Urt10 0

Hiru ekintzaile kurdu hil dituzte tiroz Parisen, Turkiaren eta PKKren negoziaketen erdian

Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan

Twitter bidez zabaldu dute hildako hiru emakumeen argazkia.

Twitter bidez zabaldu dute hildako hiru emakumeen argazkia.

Hiru ekintzaile kurdu hilda topatu dituzte bart Parisko Institutu Kurduan, buruan tiro bana zutela. Hirurak emakumeak ziren, eta horietako bat Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) fundatzaileetako bat zela diote informazio iturri kurduek: Sakine Cansiz. Beste biak Fidan Doan Kurdistango Kongresu Nazionaleko ordezkaria eta Leyla Soylemez, gazte ekintzailea ziren.

Manuel Valls Frantziako Barne Ministroak adierazi du hilketak “onartezinak” direla. Oraingoz ez dago informaziorik hilketak nork egin dituen. Sare sozialetan kurduek Turkia ikusten dute ekintza honen atzean. #TwitterKurds etiketarekin ari dira gaiaren jarraipena egiten.

Bake negoziazioak PKK eta Turkiaren artean

Abdullah Oçalanen askatasuna eskatuz manifestariak.

Abdullah Oçalanen askatasuna eskatuz manifestariak.

Exekuzioaren itxura duten hilketa hauek etorri diren momentuan, Turkiako Gobernuaren eta PKKko buru Abdullah Öçalanen arteko negoziaketak izaten ari dira.

Öçalan Istanbul ondoan dagoen Imrali uharteko kartzelan dago 1999tik –Nelson Mandela bere garaian egon zen bezala, irla batean espetxeratuta–. Turkiako lehen ministro Recep Tayyip Erdogan gaiaz mintzatu zen eta amnistiarik ez dela izango adierazi zuen. Joan den ostegunean, hainbat mediok jaso dutenez, bi legebiltzarkide kurduri Oçalan bisitatzen utzi zioten, benetan ezohiko bilera, liderrak urteak baitaramatza bakartuta.

“Öçalanekin biltzea norabide onean emandako pausoa da, logikoa da eta egokia”, adierazi zuen BDP alderdi kurduko lider Selahattin Demirtasek. “Turkian bakea honela bakarrik lor daiteke”, gehitu zuen.

Negoziaketa hau preso kurduek hasitako gose greba gogor baten ostean etorri da. 68 egun jan gabe egin zituzten ehunka presok, eta amaierarako 10.000 bat pertsonak egin zuten bat baraualdiarekin. Lehen heriotzak oso gertu zirela, Öçalanen eskariz eman zioten amaiera, eta ondoren hasi dira negoziaketak. Guztira 1984tik 40.000 hildako utzi dituen gatazkari amaiera jartzea da asmoa.

Testuingurua

Kurdistan, bost partetan zatituta.

Kurdistan, bost partetan zatituta.

Kurdistan munduko estaturik gabeko naziorik handienetakoa da eta bost estatutan zatituta dago: Turkia, Irak, Iran, Siria eta Armenia. Guztietan gutxiengoa dira, baina 40 milioi kurdu direla kalkulatzen da. Munduan diaspora zabala dute. Beren hizkuntza kurduera da.

Informazio gehiago:

Karlos Zurutuzaren Kurdistan bloga. Bertan bere egunerokoaz gain, erreportajeak, bideoak, diaporamak eta gaiarekin erlazionatutako loturak topatuko dituzu.

Izan ARGIAko bazkide: Astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Parisen hildako hiru kurduen hiletako irudiak | Lander Arbelaitz - [...] Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan Joan den astean Parisen tiroz hildako hiru militante kurduen gorpuak bart iritsi dira Kurdistanera. Amed…
  2. Aro berria Kurdistanen, armak ixilaraztea erabaki du PKKk | Lander Arbelaitz - [...] alderdiko bi ordezkaritzari, baita kurduera hizkuntza erabiltzea ere epaiketetan. Ondoren ordea, hiru ekintzaile kurdu hil zituzten Parisen operazio ilun…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA