Malik eta tuaregek presoak trukatu dituzte bake elkarrizketen aurretik
Maliko gobernuak eta Azawadeko tuaregek presoak trukatu dituzte bake elkarrizketen bezperan, borondate oneko keinu gisa. BBCk publikatu du Azawaden zeuzkaten 45 soldadu maliar Bamakoko aireportura heldu direla, eta hauen lekuan, Bamako hiriburuan zituzten 41 tuareg sartu dituztela hegazkinean. Mugimendua Aljeriako hiriburuan hasiko diren bake elkarrizketen bezperan etorri da, nahiz eta baikortasun handirik ez izan bi aldeek. Orain bi hilabete Maliko Gobernuak guda deklaratu zien berriz ere...
Read MoreMaliko Gobernuak guda deklaratu die berriz ere errebelde tuaregei, Frantziaren laguntzarekin
Gutxienez zortzi hildako izan dira Maliko armada eta gehienbat tuaregek osatzen duten MNLAren arteko borroketan, Kidal izeneko herrian (ikusi mapan non dagoen). Maliko lehen ministroak Azawadera egindako bisita batek lehertu du aurretik ere bero zegoen gatazka. Iturri tuaregetan irakur daiteke lehen ministroaren aurkako manifestazio baketsua egin zutela tuaregek, eta soldadu maliarrek haien aurka tiro egin zutela, azkenean MNLA berari ere eraso eginez. Azawaden Askatasunaren Aldeko Mugimendu...
Read MoreAzawadeko tuaregek ez dute desarmatzeko asmorik, Afrika Mendebaldeko estatuek eskatutakoaren aurka
Armak entregatzeari uko egin dio Azawaden Askatasunaren aldeko Mugimendu Nazionalak (MNLA sigla frantsesetan) joan den asteazkenean argitaratutako oharrean. Afrika Mendebaldeko estatuek (CEDEAO siglapean hauek) eskaera hori egin zioten Malin elkarrizketa politikoak abiatzeko baldintza gisa. Tuaregek uste dute armak entregatzen badituzte, Maliko armadak herritarren aurkako erasoaldiak abiatuko dituela errebantxa gisa. “MNLAk uko egiten dio desarmeari negoziazio prozesu batean parte...
Read More