Eskoziako independentziaren aldeko bideoak
Eskoziako independentziaren kanpaina berotzen ari da. Hiru asteren faltan, BBC katean emandako azken eztabaida, inkesta guztien arabera Alex Salmondek irabazi ostean, animoz indartzen ari dira indepentziazaleak. Sarean ere independentziaren aldeko bideoak ez dira falta, eta hemen bilduko ditugu batzuk. Lehenengo honetan, erreferendumaren egunean jaioko den haurra mintzo da. Korto umoretsu honetan, protagonista ingurukoei denbora guztian gauzak ezin dituztela beren kabuz egin esaten ari...
Read MoreEskoziako kanpaina abian, Salmond eta Cameronen urte amaierako mezuekin
Martxan da Eskoziako independentzia erreferendumerako kanpaina. Eskoziako eta Britainia Handiko lehen ministroek telebistan emandako urte amaierako mezuetan gaiari heldu zioten, eta biek egin zieten dei herritarrei irailaren 18an bozkatzera joan daitezen. Salmondek baiezko bozka eskatu zien, Cameronek ezezkoa. Alex Salmondek independentziaren aldeko diskurtsoa egin zuen. Bertan nabarmendu zuen aukera historiko baten aurrean daudela eta baiezkoak irabazten badu, sozialki munduko herrialderik...
Read MoreEskoziako artxipelagoek eskumen gehiago nahi dute, erreferendumeko emaitza edozein dela ere
Eskoziako independentzia prozesuan gertatzen dena gertatzen dela Orkadak, Shetlandak eta Kanpoko Hebridak uharteetako gobernu lokalek estatus politiko berezia eskatu dute. Uharteek jarrera neutrala hartu dute erreferendumaren aurrean eta Our Islands – Our Future kanpaina abiatu dute. Hiru artxipelagoetako kontseiluek Eskoziako eta Britainia Handiko gobernuei eskatu diete aurrez adieraz dezatela zein izango diren uharteetako biztanleek izango dituzten onurak. Joan den hilabetean kanpaina...
Read MoreEskoziako independentzia erreferenduma: 2014ko irailak 18
Alex Salmond lehen ministroak jakinarazi du noiz izango den Eskoziako independentzia erreferenduma: 2014ko irailaren 18an, osteguna. Galdera ondorengoa izango da: Eskoziak herrialde independentea izan behar luke? (Should Scotland be an independent country?) Erantzunak: bai ala ez. Eskoziako legebiltzarrean galdeketaren nondik norakoak azaldu ditu. 16 urtetik gorako herritarrek dute boto eskubidea. 547 egun falta dira beraz galdeketarako eta gaia pixkanaka berotzen joango dela ez egin dudarik....
Read MoreGaur jakinaraziko dute Eskoziako erreferendumaren egun zehatza
Eskoziak 2014ko udazkenean egingo duen independentzia erreferendumaren data zehatza gaur iragarriko du Alex Salmond lehen ministroak. Han 14:00ak direnean egingo dute adierazpena, Euskal Herriko 15:00etan. Data zehatza jakiteak joko handia emango du hemendik aurrera, eta estratega politikoek horren arabera erabaki bat baino gehiago hartuko dute, bai Eskozian bertan baita beste herrietan ere. Adibiderik garbiena Kataluniakoa izango da, independentzia prozesuan aurrera doazen neurrian, erabaki...
Read MoreEskozia independentea begi onez ikusiko luke Islandiako presidenteak
Islandiako presidente Olafur Grimsson Eskoziako independentzia erreferendumaz mintzatu da. “Independentzia ez da desastrea –esan dio BBCri–, oparotasunerako eta jendarte on bat eraikitzeko bidea izan daiteke”. Erabakia eskoziarrek hartu behar dute bere ustez. Islandia Ipar Itsasoan herrialde txiki arrakastatsuz inguratuta dagoela dio. “Azken ehun bat urteei begiratu bat botaz gero atzera, Europa iparraldeko herrialdeak independente bilakatu dira bata bestearen...
Read MoreEskozia: Independentziaren bidean, estrategiak fintzeko ordua (eta X)
Bi urteren buruan herrialde independentea izan liteke Eskozia, Europar Batasunean hain “banaezin” diren herrialdeetako baten parte izateari uko eginda. SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren urtebeteko agintaldiak independentistak animatu ditu, eta laboristen krisia aprobetxatuz, azkeneraino eraman asmoz dabiltza beren proposamen independentista. Patuak hala nahi izan du, Britainia Handiaren hirugarren mendeurrena ospatu berritan, batzuk honen amaiera iragartzen jardutea. Gauzak asko aldatu...
Read MoreEskozia: Asmakuntzen lurraldea (IX)
XX. mendeko ekarpenik garrantzitsuenak egin omen dizkiote munduari. Egia esan, zerrenda ikusita, ez dira gutxi historiak “asmatzaile” izenarekin bataiatutako eskoziarrak. Komuneko bonba, anestesia, penizilina, faxa, hozkailua, telegrafoa, telebista, telefonoa, gurpil pneumatikoak… beraien hitzetan, mundua aldatu duten asmakuntzak. Denak eskoziarren batek, edo eskoziarren ondorengoek eginak. Scotland. The autobiography; 2000 years of Scottish History by Those Who Saw It Happen (Eskozia....
Read MoreEskozia: Leialtasun istorio bat (VIII)
Mundu honetan ezer ere ez omen da erabat ziurra, heriotza eta ordaindu beharreko zergez aparte. Nolanahi ere, hirugarren elementu bat ere gehitzen diote zenbaitek zerrenda horri: zakurren leialtasuna. 1856 urtera atzera eginda, John Gray izeneko polizia baten zakur laguntzailea zen Greyfriards Bobby. Lagun banaezinak egin omen ziren, 1858an jabea tuberkulosiak jota hil zen arte. Hala, Bobby Edinburgoko zakurrik ezagunena bilakatu zen, jabea ehortzita zegoen lekura joan baitzen 14 urtez, sekula...
Read MoreEskozia: Kirol independentzia (VII)
Futbola ingelesek asmatu zutela aitortzen duten arren, eskoziarrak izan omen ziren bizilagun ingelesei beren kirolean ongi jokatzen irakatsi zietenak. Hori diote behintzat beraiek. Denak ez dut esango, baina gehiengo handi batek futbola oso gustuko du. Eta oso gustuko esatean, oso oso gustuko esan nahi dut. Futbolaren gaia ateratzea ez da oso ongi ikusia leku askotan, ez elkarrizketa serio bat egitera bazoaz. Hala ere, azken aldiko teknologia berrien sarrerarekin, nahi baino denbora gehixeago...
Read More